www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

PAULOLO

 

Patxi eta Paulolo lantegi batean,

Ibilten diralako beti bearrean;

Inozente eguna igaz eldutean,

Euren lanera zintzo goix batu zirean;

Baña, zelan da Patxi, guztizko arroa,

Paulolo dan legetxe puskat kokoloa,

Onen lepotik barre albadai eragiñ,

Egun danetan sendo ak oi dau alegiñ.

Zelan direan barriz Patxiren asmoak,

Deabruren batetik sortuak lakoak;

Inozente eguna da bere zerua,

Ziria sartuteko dalako jaiua.

 

Baña, Paulolo zelan dan gatxik bagea,

Ez dakiana zer dan burla egitea;

Alan bere itaune zalea dalako,

Berbetan izan arren ganora bagako;

Inozente goixean lanean abiau,

Eta Patxiri eutsan egin itaune au.

 

—Gabon arratsaldean bazkaldutakoan,

Ikusi zindudazan Patxi lau orduan;

Edarrakada urak bi oso edaten,

Eta lotsatu nintzan ezer aitatuten;

Baña oraiñ itandu bear deutsut zuri,

Nondik arrano zeunkan ainbeste egarri?

—Paulolo, itxasoa, ez dozu ikusten,

Ez dala geratuten sekula edaten?

—Bai, seguru, zergaitik a dagoan beian,

Eta dagozalako mendi danak goian.

 

Ez gizona, zergaitik itxasoak gazi

Dagoalako, urak oi dauzan eratsi;

Ta nik bere makallau andi bat errerik,

Bazkaldutean zelan jan neban bakarrik,

Neure gazitasuna eta neban illten,

Ekin neutsan ainbeste ur tripara sartzen;

Zerren gazitasunak daukan egarria,

Bota egiten deutsa urari begia.

 

Alan ez da millagro, itxaso andiak,

Beraganatutea errekak guztiak;

Zergaitik berak daukan erasteko doia,

Ta asarratuten bada eiten dau orroia,

Alan bere ezinda sekula tripea

Gasatu, dalako makallauz betea;

Beti dabil artega, beti da egarri,

Baña, nok kendu leio au oso berari?

Paulolo, ari jakoz ibai ta errekak

Guretzat diran legez eurizko tantakak.

 

Patxi orrelan bada, ni itsu nengoan,

Zenbat nire antzeko ete da munduan!

Baña, zelan egun au gaur dau Inozente,

Ez deutsut sinistu nai dinostazun beste;

Zergaitik deitu arren Paulori Paulolo

Ez dalako aurkitzen orrenbestean lo.

 

aurrekoa hurrengoa