www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

LOPE OTXOA OROKOA MONDRAGOKO UMANTA

 

                Neure adiskide euskara-zale argi On Juan Karlos Gerra jaunari

 

Iragoriko denporetako gertakizunak,

Jakite arren begiraturik liburura;

Istoria bat gaur irakurri egin dot, eta,

Pentsamentu bat berak ekarri deust burura;

Birtute eder ta egiaren arerioak,

Zelan direan, gaiztakeria ta guzurra,

Orrexe gaitik ez da faltako mundu onetan,

Gerra, ikara, lorra, negarra ta bildurra.

 

Direalako, baña egia zaiñtzen dabenak,

Beti gizonik onen, zuzen ta argienak;

Euren izenak bear litzakez urrez ipiñi

Izan ditezen mundua mundu ezaunenak;

Eta nik zelan nai nitukean beti goratu,

Gloria andi gure euskaldun umantenak,

Ai, banituke neure miñean arako berba

Erzilla zoli bertsolariak zituenak!

 

Goratu daidan Mondragoeko familia bat,

Goratu ango seme argiak izenean;

Batzuk galtzairu giñik onenak legetxe zerren,

Ziran besteak gerran itxasoz ta lurrean;

Jaungoiko eta Erregegaitik areik baziran

Soldadu onak Flandesen legez Italian;

Errazoia sa alabau daidan gorenengoa,

Neure indarrak al daben añan ta neurrian.

 

Lope Otxoa Orokoa zan familia artan,

Izarrik geien agertu zana anaietan;

Nork dirudian tantai andi bat landara artean,

Ingurukoak arturik beso azpietan;

Beste anaiak izanagaitik bere andiak,

Bakotxak berak euki zituen lanbidetan;

Lope Otxoa, baña zentoi bat zentoi artean,

Zalako jarri gaur gura neuke izarretan.

 

Berrogei eta zortzi urtean beti gerrari

Izan zalako, eten bagarik armadetan,

Ozeanoko gerretan bazan leial ibili,

Galeresetan alperrik iñoz jardun etzan,

Baita armada lurrekoetan euki zituan,

Ardura asko, berak geroko urtietan,

Nun bere Lope, ispillu bat zan askorentzako,

Bere kontura, euki zituan bearretan.

 

Infanterian Idiakezen terzio zarren

Artean bere bera izan zan bat kapitan,

Erakusteko azkortasuna Milanen legez,

Paises Bajos ta Alemanian, guztietan;

Beti izan zan Aita Santua maite ebana,

Beti beraren alde ebana pelietan;

Beti gerrari katoliko on fedetsuen bat,

Ta batez bere kantetan noian burruketan.

 

Milla seireun da ogeta amalau garren urtean

Agor illaren bost garrena zan jaio egiñ,

Nordlinga uri guztiz zarraren muru aurrean,

Amaikarentzat azken eguna izan zedin;

Astera joian batallan nai ta, nai ez bear zan,

Askok artzea bala, lantza ta ezpataz miñ;

Orrexegaitik bakotxak bere aldetik eutsan,

Pelearako prestetan zoli aurrez ekin.

 

Alde batetik Gustavo Horne eta Bernardo

Weimar, zirean euren martizdi andiakaz,

Zeintzuk pentsetan eben zirala katolikoen

Aldean nausi jaritsitako garaitzakaz;

Ez eben uste iñor zirala besteak iya,

Pelietako geiago euren soldauakaz,

Agaitik joten zituen arro tanbor tronpetak,

Ots eragiñik mendiai euren soñuakaz.

 

«Nun aurkitzen zan katolikoen jaungoikoa, nun?

(Ornek ziñoan), egiñ ditugun pelietan?

Guk zelan dogu garaipenakaz urteten beti,

Arei emonda zurrak batalla guztietan?

Juramentaurik ez al gagoz gu jarraituteko,

Zaill eta zintzo asi genduzan pausoetan?

Ikusiko da zein Jaungoiko dan gaur bere nausi

Emongo diran batalla garratz samiñetan».

 

Ungriatarren Erregea zan gurien buru,

Ta Españako kardenala zan Infantea;

Baita eurakaz bazan oraindik irugarrena,

Lorenatar bat Duke gerrari errimea:

Zeintzuk jasorik biotzak gora, eskatutean,

Batalletako Jaungoikoaren laguntzea,

Azkortu ziran esetsiteko protestanteai,

Garaitu edo emon artean bizitzea.

 

Batallearen joan etorri dana egoan,

Menditxo baten bat jarri, edo ez eitean;

Nundik azpian zirealako artzen guztiak,

Eta beragaz jabe gureak ein zirean;

Idiakezen terzio zarra ikusiaz bat,

Banderagaz bere gañ edo tontorrean,

Estutasuna, ikarea ta larri aldia,

Bazan ugari protestantien biotzean.

 

An ikusi zan katolikoen estandartea,

Orain zabaldu, orain aixeak kiribiltzen,

An eguzkiak gabaz begiak estaldu arren,

Katolikoak idigiago dabez jarten;

An dabil bere Aita Kamara injineroa,

Gastadoreai munak non egin erakusten,

Arrats batean trintxeraz josten dabe mendia,

Egunerako gaztelu dabe biurtuten.

 

Arerioak otsoak legez amorratuaz,

Egunari zaiñ aurkitzen ziran baña estu,

Besteak bildots mantsotxo batzuk ziralakoan,

Gois-gois sartuta trintxera on bat eutsen artu;

Baña, bildotsak legoeturik ekin eutsen ta

Egiñ zituen gaba baño len kanporatu,

Ez baña, danak; zergaitik zelai egotzietan,

Agoaz gora naikoa ill da zan geratu.

 

Alper-alperrik Gustavo Ornek asaltuakaz

Biamonean amabost bidar dau esesten,

Alper-alperrik izan zirean bere indarrak,

Jentea galdu baño besterik ez dau eiten;

Baita alperrik Weimar zelaian artilleriaz,

Dabil Duke Jaun Lorenarrari tiratuten;

Aren lekuan jo arren Lope, ez da ardura,

Zergaitk onek biotz geiago daben artzen.

 

An ikusi zan gure kapitan Mondragotar au,

Zelan gerrari egiazko bat zan benetan;

An kañoeko baleak beso eskumakoa

Eroan arren ezkerrekoaz balietan;

Antxe beragaz pikea altzaurik uluka asten da;

«Ea mutillak ez itxi armai amatetan,

Aurrera, aurrera, suan jarraitu, illa ala bizi,

Jaungoikoaren gloria-gaitik batalletan».

 

Arrituten da gure kardenal Infante zana,

Ikusitean euskaldunaren adorea,

Lope Otxoak agertu eban biotz andia

Dalako utsik umant andien balorea;

Zeñek aurrera bere sallean daben jarraitzen,

Azturik falta ebala beso eskumea,

Jaritxi arte oso ta santu katolikoen

Garaipena ta arerioen desondrea.

 

Protestanteak antxe betiko lotsatu ziran,

Millaka illda millaka jausi sarietan,

Euren artean baita Gustavo preso jausirik,

An ikusten da nai eta nai ez umilletan;

Zergaitik euken gureak fede egiazkoa,

Eta Lope zan legoi bat legez au zainketan,

Bere izena mundua mundu agaitik bizi

Egingo jaku istoria ta kondairetan.

 

aurrekoa hurrengoa