www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

URI BATEKO ORDU LARRIA

 

Ez dantzuzue sutunpen otsa

Mingotz garratza?

Ez dakutsue ikaraz

Lurra guztia dardaraz?

 

            * * *

 

Ez aldozue entzuten emen

Zelan datorren

Tronpet-otsen durundua,

Zein dan gerrako soñua?

 

            * * *

 

Jente pillo bat an deadarrez,

Asko negarrez,

Okerren emakumeak

Eurai eldurik umeak.

 

A! Egi-egiaz dago esana,

Bazetozala,

Arrotzak gure lurrera,

Danok menpean artzera.

 

Ia nik beintzat dot sinisturik,

Au ikusirik,

Mugatik dirala pasa,

Laster dirala onuntza.

 

Ara!... Agura zar bat miñduta!

Guri uluka:

«Erdue gazte ta zarrak,

Dandanak artzera armak.

 

»Milla arraioa! Ez ikaratu!

Ill edo goitu

Bear da arerioa,

Naiz izan demonioa...».

 

Ta or zelan diran trintxerak bete,

Berealaxe,

Jente gazte armaduaz,

Ekin naian amorruaz.

 

Muru sendoaz barriz erria

Dago itxia,

Ez daukagu ardurarik,

Etsairik okerrenenik.

 

Garealako gaur illgo emen,

Emon baño len

Iñori gure erria,

Kutun aiñ maitagarria.

 

Alperrik daukez buruak zurrak,

Astiñ muturrak,

Guk bere erkiñaguak

Ez doguz mutur-buruak.

 

Alperrik datoz erabagirik,

Amorraturik,

Arrapetako ustean

Uri au beingo batean.

 

            * * *

 

Ez da ardura, bardiñ eundaka,

Zeinda millaka,

Badatoz bere milloiak,

Gizonen ordez legoiak.

 

Zeiñbat geiago datorkigula,

Guk ori gura,

Emon daiegun saria

Daukena irabazia.

 

            * * *

 

Ez dira agiri, nun ete dira

Ainbeste milla?

Zer ete dabe legoiak

Ixillduteko orroiak?...

 

A! jakin dabe gure agiñak

Dirala miñak,

Apaldurik belarriak,

Aruntz jarririk begiak,

Igexka doaz guztiak.

 

            * * *

 

Nozko dozuez musikariak

Soñu-jokiak

Bizi zoliak?

Urten zaiteze bertatik,

Zabiltze kaleetatik,

Uri barru ta kanpotik.

 

Pasko-goixa duiñ alegerea

Da gaur gurea,

Pare bagea;

Dabiltz tximistaz kanpaiak,

Inok bultzatu bagiak,

O! zeiñ mirari aundiak!

 

Izarretara dira iguak

Etxapleruak,

Emen sutuak,

Kontetan dabe zeruan

Zer gertatu dan soruan,

Usterik etzan orduan.

 

Argizko lora, o! zeiñ zuriak!

Urdiñ gorriak!

Berde oriak!

Polito polito beera,

Jatsiten dira lurrera,

Barri onak emotera.

 

Pozarren dira andrak erotu,

Edo zoratu,

Batzuk geixotu,

Atsegiñez gañeztuak,

Agurak eta atsuak,

Dantzan dabiltz gaztetuak.

 

Ordu txar baten ondoan alan,

Ez dakit zelan,

Etorria dan,

Illentzat biztugarria,

Larrien nasai aldia,

Libertade aiñ aundia.

 

Dana da oraiñ soñu jotea,

Ai eleixea!

Argiz betea!

Ikusteko dago duiña,

Altaran Ama Birjiña,

Zeru lurren Erregiña.

 

Goazen guztiok agurtera;

Ama ederra,

Dalako bera,

Guretzako anparoa,

Oraiñ len ta betikoa,

Maria loi bagakoa.

 

Bere oñetan auspez etzunik,

Makur makurrik

Umill umillik,

Emon daiogun biotza,

Arimea ta gorputza,

Kantau asko alabantza.

 

            * * *

 

Gloria zuri eta eskerrak,

Ama eta Dontzellea,

Zara parerik bagea,

Garailari eskergea,

Uri onentzat beti zaitugu,

O! Maria, zu jaubea!

 

Gloria zuri Jaungoikoaren,

Ama, alaba, esposea,

Kristau erriko ondrea,

Eta euren jagolea,

Arerio ta etsai zitalen,

Bildur ta uxatzallea.

 

Gloria zuri gure uriak,

Emoten deutsu Andria;

Aurkitzen danak larria

Zugan dauka pozgarria,

Agaitik zaitu mundu guztiak

Laztan ta maitagarria.

 

Gloria zuri mundua ez eze,

Infernu goitutzallea,

Guretzat nasaitzallea,

Premiñan laguntzallea,

Ordu estu ta larrietatik

Zatxakuz libratzallea.

 

aurrekoa hurrengoa