www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

PEDRO OGIGIÑA

 

                «Jaungoikoak etxea egiten ezpadau

                Izerdiak alperrik botako dira».

                        Dabiden 126en Salmoan.

 

«Jaungoikoak nai badau au edo bestea,

Pedro, nik gura neuke aurten egitea»;

Au da gure Petraren betiko kantea,

Neuri gogoan sartzen etxatan koplea.

Neu beintzat aberastu egiñ naz lanagaz,

Eta ez goitik jausi oi dan iñontzagaz;

Gau ta egun ekiñik beti ogigiñan,

Bestelan Petra ta ni gaur ezer ez giñan.

 

Betse bertso bat bere Petrak dau kantetan,

Aserratzen nabena ni bene-benetan;

Gizonak asmau arren gauzea batera,

Zentimo izateko egin dana jaio,

Pesetea sekula ez dala izango;

Eta ni jaio arren oso miserian,

Zelan bada gaur nago leku eregian?

Petrak aitatu arren beti Jaungoikoa,

Alegiña etxaku guri Jaunbekoa?

Nik esango dot beti egiñik al dana,

Aberastuten dana; aberastzen dala,

Diñot zentimo jaio egin izan dana,

Dirudunak peseta egin leikeala;

Diñot dakusdazala nik mundu onetan,

Pobre jaio ziranak illten dirutzetan;

Ez dakusguz garbiro dabenak eredau,

Kale onetan bere aberasturik lau?

Ez baleutsez benturaz senideak itxi,

Ondasunak jausiko jakezan zeruti?

Aberastu al ditu orreik Jaungoikuak

Ala aide aberats eta dirutsuak?

Jaungoikoa ondasun kontuetan sartzen

Dala, ezelan bere nik ez dot sinistzen.

 

                    * * *

 

Onelan zan Pedroren betiko semoia,

Petrak baña emoten ez eutsan fedia;

Bakotxak jarraiturik beti bere teman,

Jatordu guztietan ebiltzan demandan,

Arritzeko kontua baña da benetan,

Ikusten dan aldantza sarri gizonetan,

Nok sinistu gaur pentsau egiñik onelan,

Biar egin leikela guztia bestelan?

Zeñek esango leuke minututxo bian,

Pedro aldatu zala bere eretxian?

Zelan ta nok aditu munduko kontuak

Ezpadira ikusten gauza ezkutuak?

Auxe gertatu jakon Pedro ogigiñari,

Munduan jakon legez gertatu askori.

 

Bazan bere berekor eta zailla teman,

Birtute bat begoan ederra Pedrogan;

Seme ta alabarik ak zelan ez eukan,

Limosnak egiteko guztiz prestua zan;

Bere biotza berez zan argizagia,

Ikusitean pobre errukigarria,

Zeintzuk esaten eben Pedro ogigiña,

Bilbo guztian zala lenengo ongiña;

Alantxe bizi zala fama andiagaz,

Ondasun asko eta osasun onagaz.

 

Sarritan oi dan legez munduan jazoten,

Negargarri bat Pedrok bere dau izaten,

Uste uste bagarik bere arrebea,

Antoni aurkitu zan senarrik bagea;

Obra barri batean goi goitik jausirik,

Juan Jose geratu zan lurrean ill otzik.

 

Orduan bai, Pedroren biotz ain noblea,

Aibeste gura eutsan Antoni maitea,

Iru seme alaba gaztetxoren ama,

Alargun ikusirik naigabetu zala!

Ze laster gogoratu jakon arrebea,

Bertatik zerbaitegaz sokorrietea;

Ze bearrekoa zan ari laguntzea,

Ogi bat bazan bere sarri emotea;

Eta bere emazte P bere zelan,

Egoan bera legez eretxi orretan,

Ogi bat egunero agindu ei eutsen,

Familian goserik euki ez egien.

 

Baña ogi bategaz Pedro zelan etzan,

Nasaituten, ezpada geiago nai eban,

Ogiaren barruan iñok jakin baga,

Abiau zan dirua bialduten bada;

Bost pezetako eder zabala ixillik,

Ogi danetan eutsan ipinten sarturik.

 

Baña asteak joan asteak etorri,

Zelan bizkortzen etzan bapere Antoni,

Egun baten kalean tope egitean,

Itandu eutsan zelan aurkitzen zirean,

Pentsaurik erantzungo eutsala barreka,

Antoni asi jakon baña, zizpuruka;

Esanaz biotzetik, «ai! neba maitea,

Asko estimetan dot zure mesedea,

Zure ogiagaitik gu gagoz bizirik,

Bestelan gaur gengozan mundutik joanik;

Bera pezeta baten plazan dot salduten,

Eta erreal bigaz artoa erosten,

Enparetan danagaz sarritan babea,

Eta beste askotan dakargu esanea,

Ona gaurko artoa ta esnea bere,

Pozik nire umeak jan egingo dabe;

Alantxe bizi dira Pedro, zure llobak,

Juan Jose izan zanak itxiriko lorak».

 

Pedrok entzunagaz bat ain berba samurrak,

Iruntsiteko latzak zirean ezkurrak,

Gañera ikustean beraren asmuak,

Oker zirala urten ta galdu diruak;

Aldendu zan egiñik agur bat tristea,

Ikusirik Antonik eukan suertea;

Esanaz bere kautan ixillik barruan,

Petraren berbak zeintzuk eukazan goguan:

Gizonak asmau arren gauzea batera,

Goikoak erabagi oi badau bestera,

Zentimo izateko egin dana jaio,

Pezetea sekula ez dala izango.

 

Andik aurrera barriz ordu guztietan,

Etxean zein kalean ak eban kantetan:

«Petrak diñoan legez nik leku altura,

Igo dot Jaungoikoak ebalako gura;

Utsa dala bakarrik gure alegiña,

Sinistzera jarri da Pedro ogigiña».

 

aurrekoa hurrengoa