www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKAL-ERRIKO IZAR ZIREANAI

        AMALAUDUNA

 

Illaz, illaz doaz euskaldun izarrak,

Errañuak jakez askoi amaitu,

Enabe berotzen euren lengo garrak,

Zerren amataurik direan gautu.

Nun dira Truebak? nun dira Aranak?

Nun Billabasoak? nun Klaudio zu?

Nun dauz seme on ok gaur Ama Euskarak...

Eriotzak baldin badeutsaz ostu?

 

O! ze ezbearra! ez dabe geiago,

Euskaldun argirik eingo munduan;

Baña nik uste dot askoz argiago

Egingo dabela goian zeruan,

Kantaurik Gaiarrek, nik baño leunago

Euren ondrak gure berba gozuan.

 

aurrekoa hurrengoa