www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama euskeriaren liburu kantaria
Felipe Arrese Beitia
1900

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama euskeriaren liburu kantaria, Felipe Arrese Beitia. José Astuy, 1900

 

aurrekoa hurrengoa

MUTILL-ZAR

 

                Artzeko ustez egazti andia,

                Ez itxi galtzen eskuko txoria.

 

Jose, mutill zar bere kulpaz aurkitzen zan,

Pobreagaz ezkondu zerren nai ez eban;

Bizi zan etxearen zalako jaubea,

Nai eban dote asko aukana andrea;

Diruduna ez eze, nai eban langiña,

Baita izan zedilla zolia ta fiña;

Bigun, leial, sotill ta umill ta apatza,

Itz baten esateko on ta aberatsa;

Azkenez ez eban nai etxean errana,

Izan zedin guraso zarrentzat arrana;

Ezpada konpondurik aserrerik baga,

Izan balitz legetxe etxeko alaba;

Entregaurik zar biai ekarren dotea,

Bizi modu eder bat laurak egitea.

 

                    * * *

 

Orretara oi eban Josek ames asko,

Baña ustel urteten ziran beretzako,

Zergaitik andia zan ak eukan faltea,

Alan etzan millagro ori gertatzea;

Jaiokeratik eukan begi bat okerra,

Zuzena gerran eutsan baleak atera;

Zeiñtzuk gaitik arpegiz Jose zan itxusi,

Naiz da begi okerraz naikoa ikusi;

Zeñbat baño geiago nai eban bestea,

Kristalezko bategaz disimuletea!

Baña zelan ez eukan tokia egoki

Jarri ezinda eutsan bertan bera itxi;

Orregaitik Josegaz iñor aberatsik

Errian ez egoan ezkonduko zanik;

Alperrik pauso asko berak eban emon,

Gaztezaro guztia atan juan jakon;

Amabost urte santu eta oso osoak,

Pasau zituan lotsaz artzen ezezkoak;

Eta zitualako berrogei lepuan,

Bizarra zuritua erdia mosuan;

Azkenez gobiernu txarra zelan eukan,

Amar urte geiago iruditzen eban.

 

Orregaitk mutill zar, eutsen danak deitzen

Arpegia eutsela orregaz gorritzen;

Ez da arritzekoa bizitzea ala,

Larogei urtekoa eukalako ama;

Eta bera zalako aiñ zantar, zitala,

Neskatxarik etxean gura ez ebana;

Jose, aurkietan zan zeñbat maizter baño,

Etxejauna izanik askoz okerrago;

Lan asko, txarto janda; jantzita ez ondo,

Neu enintzan mutill zar a legez egongo;

Bai, ekarzan gaur praka zar zar zulatuak,

Biar modu txarrean berak konponduak;

Alkondara zurian bardin botoi baltza,

Josek garbiro eukan mutill zarren antza;

Ez egoan ibilli zetan itanduten,

Bere taiuan eban zer zan azalduten;

Bere artean barriz, o! zeñbat alditan!

Ibillten zan bakarrik onelan berbetan!

 

«Euki dot eskuetan sarritan txoria,

Naiz da ez izan neuk nai besteko andia;

Au da enebalako iñoz nai pobrea,

Oraiñ mutill zar naz ta biar agurea;

Eta aguratzean, zer jat gertatuko?

Iñok bere enau ni ikusi gurako;

Orduan izango da, nirea tristea!

Deituko deustelako mutill agurea;

Eta gaur bizi banaz ganorarik baga,

Zer izango da nigaz zartzaroan bada?

Mutill zar nazalako banaz barregarri,

Ez dot izan bearko gero negargarri?».

 

Orra Jose zetara mutill zar zan bizi,

Bere erruz naikoa eginda ikusi;

Zorioneko edo gaiztoko dirua,

Gitxiago maite dau askok Jaungoikua

Geiago dabelako zeñbatek sinistzen,

Zoriontasun dana an dala aurkitzen;

Baña diruan balitz utsik zoriona,

Zelan bizi alegre pobre dan gizona?

 

Alan bere intxaurra austeko arria,

Aurkitu oi dalako nun nai egokia;

Josentzat oraiñdio bazan andrageia,

Bete ez arren diruz eukan egarria;

Zeñi deituten eutsen Juanatxo Erlea,

Fintasunez berakatz bardiñik bagea;

Gañera kristiñau on, zoli ta noblea;

Aberats asko baño Josentzat obea;

Noren aita ta amak barriz zelan eben,

Jose mutill ondrautzat beti ezaututen;

Pentsau eben eurentzat suiñ egitea,

Juanatxo Erleagaz bera ezkontzea;

Eta alabea zelan beti zan otzana,

Egiteko aita ta amaren esana;

Ekialako barriz Jose mutill zarrak,

Zer nai eben Juanaren aita eta amak;

Mandatutxo bat egin ezkero txoria,

Esku eskuan eukan naiz izan txikia;

Alantxe euki oi dauz gure Jaungoikuak,

Ordenaurik gizonen estadu moduak;

Berak Joseri bere eutsan lagun egin,

Ordenauta eukanaz bai, ezkondu zedin;

Ara bada, non eta zelan erabagi,

Eban Juanatxo zala beretzat konbeni,

Ara, zelan eutsazan idigi begiak

Oraiñ eskribiduko dodan istoriak.

 

                    * * *

 

Feriara auzoko Pedro eta bera,

Joan zirean baten salbenta ikustera;

Pezeta zuri bana arturik etxean,

Afaria tabernan jateko ustean;

Plazara jatsi eta ganauai begira,

Luzaro ebiltzala jira eta bira;

Errifa-errifa! joian erren bat deituaz,

Eskumako besoa goruntza jasuaz:

Eskuko billetea nori enpleauko,

Prediketan ebala onelan ederto.

 

—Bosteun, bat gitxiago ditut bereala,

Saldu, eta bat daukat oraiñdik eiñ baga,

Eta beronentzako gaur da suertea,

Tontakeria bat da au ez erostea;

Ea, norbait alimau bedi artutera,

Osteruntzean ni neu, noa jaubetzera;

Eta gero alajak neuretzat guztiak,

Izango dira danak andi ta txikiak;

Alperrik artuko dau askok sentimentu,

Neu izango naz baña, poz eta kontentu;

Peseta bategaitik ez da, ez txantxea,

Millaka erlen gauzak puntuan artzea;

Amabi kutxillo ta amabi kollara,

Amabi lauortzeko guztiak zidarraz,

Salako erloju bat, sei poltsikokoak,

Baña euren artean iru urrezkoak;

Baita diamantezko belarritakoak,

Erregiñak daukazan baño obagoak...!

Nor arrapauko alan uluka joiala,

Albotik Pedrok urten eutsan bereala:

 

—Txotxo, obe dok beti eskuan txoria,

Gordetea seguru naiz izan txikia;

Largau bagarik egan doiala aidean,

Andiagoa dan bat artzeko ustean;

Ire peliguruan sartu egin bage,

Poltsan obeto juat pesetea gorde;

Norentzako alajak urtengo direan,

Nok jakik suertea ikusi artean?

Ori dakiana dok gure Jaungoikua,

Ez, i lako berbari eta barritsua;

Neure peseteagaz apaldu tabernan,

Obeto juat egin bapo illunkeran;

Baña Jose zelan zan erreza sinistzen,

Ondasunak larregi ebana poztuten;

Pesetea poltsatik egiñik atera,

Billetearen truke emoten dau bera;

Baña, beretzat izan ete ziran prendak,

Kantetan eban legez kalean errenak?

Arek bat esan eta, urten beste batek,

Eginda, artu eban petardua Josek;

Fortuna jausi jakon lumero biari,

Bosteunegaz erratu iya bereari;

Orduan esan eban: «Pedrok errazoia,

Euki dau, gordetean poltsan pesetia;

Egingo dabelako apaldu tabernan,

Ura bearko dot nik iturrian edan»;

Azkenez esan eban zizpuru artean:

«Geiago nekau baga, aberats atzean,

Obe dot emaztetzat Jaunatxo Erlea,

Pobre on bat dalako neuretzat artzea;

Ez dakidan gertatu errifeaz legez,

Pesetea galduta prendarik artu ez».

 

aurrekoa hurrengoa