www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XLVIII

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

TXURIK TXITXU ALKATE IZATEA
GURA DAU

 

        Txitxuren katuak, Txuri ospetsuak, zeozer emongo leuke bere ugazaba ona, Txitxu bera, alkate izatearren.

        Ta esan be egin deutso berari, gaur goizeon, neu eleizatik izan nazan artean:

        —Ugazaba, zeozer emongo neunke nik neuk berori alkate izatearren.

        —Alkate izatea baño gauza obagorik bayagok munduan, Txuri, —erantzun deutso Txitxuk beingoan, neu noiz etorriko ete nazan begira egon barik.

        —Obagorik egongo da. Baña nik, larregi eskatu barik, aorixe eskatuko neunke, neure eskuan balego: berori alkate izatea.

        —Ta... neure eskuan bayagok alkate ez izatea?

        —Berorren eskuan alkatearen zartea (barea) egongo litzake ondo. Surteko autsa batuteko ta neu lepoan yoteko bartzuna egoten dan baño obeto.

        —Baña... nok egingo nayok ni alkate, neuk gura ez yoatala?

        —Ez al dau izan gura alkate berorrek?

        —Ez, ez yoat izan gura.

        —Eztaula izan gura? Ezta izango!

        —Ez, enok izango.

        —Esan gura dot... eztala izango egia berorrek alkate izan gura eztauna.

        —Bai, egia dok.

        —Ba, orduan, atrapauta daukot berori; berorren atzean ziñuka ointxe dabillen sagua baño apur bat obeto. Alkaterik bear bada, berorrek izan bear dau alkate, aorretxegaitik berorregaitik: alkate izan gura eztaulako.

        —Txorierriko gizon selebre batek auxe esaten yoan kontzejal-botaziñoetako egunetan serio serio: Gizonak, entzuizue ondo: alkate izan bear leuke... alkate izan gura eztaunak. Ta begiratu ondo nik neugaitik zer diñodan: nik eztot izan gura alkate!

        —Berorrek eztauko zetan esan orrenbeste; baña alkatetasuna opetsi egiten badeutsie, artu barik geratu be ez geyagoko batik.

        —Opetsi nok egingo yeustak niri ba?

        —Emon leikeanak.

        —Botaziño barik?

        —Botaziño barik, nonbraziñoz egin lei berori kontzejal orretarako eskubidea daukonak; eta nonbraziño orren ostean egin leye berori alkate berorren kontzejal-lagunak, botaziñoz, txistua baño ariñago.

        —Nitzako eztok egongo kontzejal-nonbraziñorik orain, Txuri. Katu gizajo orrek, ez eik egin txakur-amesik. Eztakik ni karlistea noala?

        —Ezpeist barrerik eragin, ugazaba. Kar, kar, kar!

        —Negar eragingo deuat eskuan yaukodan bartzunagaz..., enoala karlistea erakutsi gurarik barreka yarraituten badok yarraitu apur baten be.

        —Badakit ondo berori karlistea dana, berorrek egin nau karlista neu ain zuzen be ta. Barre egiteaz eztot esan gura izan berori eztaukadala karlistatzako. Esan gura izan dodana auxe izan da: karlista izatea eztala gaur eragozpena. Eragozpena barik, karlista izatea, gaur, artu-eraipena ei da, ugazaba. Agiri da, berorrek kalerik kale ibilita baño, nik, tellaturik tellatu ibillita, gauza geyago yakiten dodala. Berorrek entzungo balituz etxe askotan euron tellatuetatik eta balkoyetatik entzuten dodazan gauza asko! Baña kaleetera eurotara be elduten da, urrean, kontzejal-nonbrasiñook orain monarkikuentzako, karlistentzako ta radikalentzako direalako zurrumurrua. Ta orain begiratu bei ondo: zurrumurru orren arrazoiz, berorreri iru aldeetatik yagoko, emoten bayako, kontzejal-nonbrasiñoa artutea. Ba berorrek iru gauzok daukoz: monarkikutasuna, karlistetasuna ta radikaltasuna, izanik, dan legez, monarkikua, baña ez edozein modutakoa, karlistea baño; ta karlistea be (neu leztxe), onenetarikoa, radikala.

        —Barrabantxu orrek, ibilli ta ibilli, urrean imingo nok kontzejal-nonbraziño ori artuten.

        —Ibilli gaitezan geldiro geldiro. Oindiño ezteutsie emon ta...

        —Ez yeustiek emon. Baña, emoten bayeustiek emon ta artuten bayoat artu, ez yoat neuk itxiko kontzejaltasun ori geyagoko barik.

        —Eta alkate egiten badabe egin, asti geyago artuko dau alkatetasuna itxiteko.

        —Bai orixe! Lenago beintzat argi ta garbi erakutsiko yoat neure alkatetasunean neuk zuzen yokatu yoatala ta erria be zuzen erabilteko alegin zintzoak egin yoatazala. Ba egi andia esan yoan, erdi-euskeraz, erdi-erderaz, txantxetan-benetan (benetan erdia baño geyago), auxe esan yoanak:

 

                Alkate es kalte,

                si no es zuzen como burduntzi.

 

        —Jauna, zuzentasuna erakusteko, burduntzia baño beste gauzarik eztauko? Burduntzia ezpeist erakutsi; beintzat, lukainka-zati bat, txoriso-zati bat, okela-zati bat edo urdai-zati bat bere punta zorrotzari biribilgarritzat ezarri barik.

        —Ik olango biribilgarria laster kenduko euskio.

        —Bai, berorrek itxi ezkero. Baña berorrek ezpei itxi alkate izateko erea aprobetxeu barik, eskura bayatorko etorri.

        —Euk gura gura dok, orduan, ni alkate izan neitoan.

        —Bai, ba; ondra andia izango litzake nitzat berori alkatea izatea ta. Ezta edozein katu alkate baten katu. Ta, ganera, probetxua be eukiko neunke, ugazaba. Bake geyago bai, beintzat. Erriari aginduten deutsan artean, ezteust neuri aginduko... Ene, ezpei eskua bartzunera eroan! Esku orretan gurago dot ikusi surteko bartzun motz ori baño erriko alkate-bara polita.

 

* * *

 

        Txitxu biotz biguna, esku eskoyan bartzuna daula, surtera begira pareu da. Ta esku eskoiko bartzun orregaz suari eragiñaz batera, esku ezkerragaz bere buruari eragiten asi da, bere katu ospetsuari gustua emotearren, zer asmauko.

        Ta, ibilli ta ibilli, auxe asmau dau.

        Ia ezin ete leikean berak, katu bateri gustua emotearren, alkatetasuna artu, Maura Garrandik, lau katuri gustua emotearren ainbeste barrabaskeri berak egin eta egiten itxi eban besteko juridisidadegaz.

        Otxorio Gariartori itandu deutso, aointxe, ia zer deritxon. Ariñago erantzun dagion, bere katu nagusiarentzako gorantziak bialdu ei deutsoz.

 

(1934-ko Iraillaren 16'an argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa