www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
IX

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

SANTXEZ GERRA, SANTXEZ BAKE

 

        Zarata onik egin eban Santxez Gerrak, Alpontsogaz ministro izanikoak, Errepublika zorioneko au ekarri arteko egunetan.

        Baña orain ezta asmaten bere zaratarik, bizi bada bere.

        Esan lei orain Santxez Gerra izateari itxi ta Santxez Bake dala.

        Badauko zeri.

        Berak ain maite daun seme Errafaelek leku ona atrapau dau Alpontsoren ministro izaniko beste jaun andi baten ondoan ta...

 

 

OTXORIO GARIARTO EZTAGO IXILLIK

 

        Au be Alpontsogaz ministro izanikoa edo izan gurakoa da.

        —Otxorio Gariarto diño, jauna? Otxorioak badagoz Mugien be. Ez ete da onen senidea, lengusua edo?

        —Etxakiat orixe, Txitxu. Gauza bat, bai, bayakiat: Mugieko Otxorioak eztoazala Otxorio ospetsu au besteko ospetsuak.

        —Ori dan giñoko ganorabakoak be ez. Yo soy monárquico sin rey Otxorio Gariarto orrek bakarrik esan dau.

        —Ganorea bayaukok, mutil, zeozetarako.

        —Ez monarkikoa dala erakusteko. Monarkikoa bada, erregezaleak izan bear dau. Ba zelan izan leiteke monarkikoa erregerik gura eztaula?

        —Orrek guztiok egiak dozak, Txitxu. Baña izan layeitikek yo soy monárquico sin rey esan eban orduan auxe esan gura izatea: yo soy monárquico, pero no tengo rey.

        —Eztaukola? Itandu dagiskula geuri non dagoan bat, yazekoa..., ta arin esango deutsagu...

        —Bada-ezpadan be, itandu barik ez egiok esan..., beintzat Etxeres Kirogak yakiteko lekuan.

 

* * *

 

        Gatozan barriro Txixu barritsuak eten deuskun ari gozora.

        Zer izan dogu gogoan?

        A, bai, Otxorio Gariarto be Alpontsoren ministroa izanikoa edo izangurakoa dala!

        Goazan aurrera, Txitxuk itxiten badeusku.

        —Ni ixillik nago. Olantxe egon bear eban Marañonek politikako gauzetan beti ta leku danetan.

        —Txitxu, ago ixillik eu orain, Jainkoarren!

        —Ixildu naz, jauna.

        —Tirok ba! Otxorio Gariartori ekin yagiyogun, eure baimenaz.

        Otxorio Gariarto, ba, Santxez Bake lez neskatoa ekarri artean, zarataka ebillen.

        Baña Santxez Bake lez ezta ixildu.

        Santxez Bakek legez, onek be beronen seme maite bat dauko bere bizi-modua neskatoaren beste etxe andi baten ataraten dauna.

        Ta eztago ixillik.

        Bakotxak daki zelan yokatu.

        Santxez Bakek uste dau, antza daonetik, bere semea ondoen yagoten daula ixillik egonagaz.

        Ta Otxorio Gariartok, ostera, uste dau bere semea berba egiñagaz ondoen ondoen yagongo daula.

        Esate baterako, Azaña beste lau urtean daon lekuan egotea ondo izango dala esanagaz.

        —Orrek, bai, mutillak,

                yateko opillak!

        —Bertsoak botaten be asi az, Txitxu?

        —Ai ugazaba, bertsoak baño beste gauzarik bota gura neunke!

 

 

ORRAKO U.G.T. ORREGAZ...

 

        Barritsutxu dago gaur Txitxu gurea.

        Baña parkatu be egin bear yako gaur beste askotan baño geitxuago.

        Izen andia ta ospe ikaragarria emongo deutsan zeregin astun bat darabil esku-artean ta...

        Beronek emongo deusku beronen zeregin onen barri, asko zirikatu barik.

        —Ta, zetan yagok eure bear ori, Txitxu?

        —A jauna, orixe berorreri esan-gurarik nago! Badaki zenbat esakura edo sinifikaziño atara leyozan U.G.T. ospetsuari euskera garbian?

        —Euk esango dok, etxaukat neuk astirik orretan ibilteko ta.

        —Berorren parkasiñoaz, lenengo esango deutsat lenengo burutara etorri yatana; ta gero gerokoak.

        —Ortik asi bear dok, lenengotik.

        —Tira ba, jauna! Lenengoa auxe da: UZKARTI GAIXOTUEN TARRATADEA.

        —Naikoa dok, Txitxu.

 

(1933-ko Zezeillaren 26'an argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa