www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XVI

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

GANTXO PANTZA
TA BERE ZORITXARA

 

        Gantxo Pantzak diskurtso bat bota deutsie bere erritarrai Obiedon, lengo domekan.

        Dirurik ez deutsie bota.

        Tira! Euki be eztauko dirurik berak olan, botaka, erabilteko.

        Diruaren ordez, antxiñako bere zoritxarraren gorantziak emon deutsiez.

        Gogoan daula esan deutsie berak serio serio zelan zoritxarrak bultz eginda etorri zan andik ona, geure artera.

        Zoritxar ori albo batera zelan bota al izan daun esatea urrengo baterako itxi dau.

 

* * *

 

        Ezin siñistu dau Txitxuk Gantxo Pantza ori ona bere zoritxarrak bultz eginda etorri danik.

        Onen eritxi argalean, Gantxo Pantza bera baño apur bat argalagoan, ezin izan leiteken gauzea da zoritxarrak bultz egitea zoritxarrak berak bere eskutik dakarren morroyari.

        Ta Txitxurentzat argi dago zoritxarrak bere eskutik ekarri deuskula morroi polit ori.

 

* * *

 

        Yakingo da biar-etzian zelan sartu zirean emen Gantxo Pantza ta bere zoritxarra.

        Baña, Txitxuren ustez, Gantxo Pantza emen sartu zanean bere zoritxarra be sartu zala berton, beragaz batera, egi andi bat da.

        Ta, baita bere egia da... aspalditxuon batera eztabiltzana.

        Bera ona ekarri eban zoritxarra aspalditxu onetan zabal dabil geure artean, baña berari ukutu barik.

 

* * *

 

        Ai, bera ona ekarri eban zoritxarra bera barik etorri balitz!...

        Auxe esan dau Txitxuk ointxe... sispurutxu baten erdian.

 

* * *

 

        Oraindiño geyago be esan lei aurki ta jarraitu daigun aurrera.

        Gure eritxian, Gantxo Pantza ona ekarri euskun zoritxar peste ori geutzat, bera edo beratarrak ez gareanontzat, da zoritxarra.

        Baña berantzat beintzat, eta aspalditxuon beiñik-bein, munduan zoriona egiazkoa izan leiteken bestean, egiazko zoriona da.

 

* * *

 

        Bera ona ekarri euskun zoritxar ori, askontzat zoritxar egiazkoa dan berori, aitatu ta ospatu ta gero, Gantxo Pantza zorizkoak buruko yoan baten antzeko bat izan dau.

        Ta aratiñik yausten asi da.

        —Ta ezta yausi? Ezta trageu bein?

        —Txitxu, ez adi estutu.

        Yausten asi ta gero, zutundurik, gora ikaragarri bat yaurtin dau, seguru be.

        Biba la Republika! esan ei dau gora orretan.

        Aorretantxe be suertea euki dau.

        Aratiñik yausten asi danean bere alboan egon direan adizkide batzuk artu dabe euron besoetan, ta zorizko besootan artu daun otsagaz saltu andi bat egin dau bere gorputzak, eta saltu orren indarragaz urten dautso ain indartsu osterantzean makaltxuago urtengo eutson gora zarata andiko orrek.

        Eta gorearen indarretik neurtuten bada Errepublikeaganako maitetasunaren indarra...

        Naikoa esan dogu urrean.

        —Berorrek bai, naikoa esan dau, geyago esateko gogorik ezpadauko; baña nik...

        —Ik zer?

        —Nik kontuak eskatuko neuskioz orreri morroi orreri. Lenengo lenengo, ia zegaitik eztaun esan, ondo ikasita dauko ta, arako beñola liburu baten idatzita itxi eban esakune egoki au: Buruko miñik ez. Buruko yoan baten osteko onaldirako, zer esakune egokiagorik ori baño?

        —Txitxu, ori baño inportantzi geyagoko konturik bayaukok.

        —Baña danak eskatuko neuskioz nik banan-banan.

        —Orain ez yagok astirik, Txitxu.

        —Astoak bai, asko, España zabalean.

 

(1933-ko Loraillaren 21'ean argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa