www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XXII

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

KASANELLAS, MORROI OSPETSUA

 

        Kasanellas morroi ospetsua, beñola bere antzeko lagun biren laguntasunaz, Dato jauna Madrilen il ta gero Errusiara biziten yoan zana, Errepublikea bein Españan imiñi ezkeroan biurtu leitekeala Españara ta, Errepublikea emen imiñi zan egunetik egun gitxi barru etorri yakun atzera.

        Errepublikako Gobernuak, orraitiño, ez eutsan itxi egote andirik egiten.

        Emen sartu-zanekoxe, edo sartuteko asmotan ebillela, urrundu eban emetik, eztakigu zegaitik.

        Baña berak baekian zer egiten eban, ta atzera etorri zan barriro.

        Atzera barriro etorri zanean, Errepublikako Gobernuak beste erabagi bat artu eban: espetxean (kartzelean) sartutea.

        Ta orain, egunokaz, beste erabagi barri bat artu dau: espetxetik urtenik, Españatik urten barik, España barruan nondik gura ibilten itxitea.

        Ta orain emen yabilku, emen yabilku, España barruan, berak gura daun lekuetatik, zabal zabal.

        Oba ez!

        Zer ba?

        Kasanelas au ezta arako Segura kardenala.

 

* * *

 

        Eztagoz eurok gura leukien baizen pozik Balentziako sosialistak.

        Gobernadoreak ez el deutsie itxiten eurok gura daben guztia egiten ta...

        Gobernuari, aorretxegaitik, arrazoyaz ta, euron aserretxua erakutsi deutsie.

        Ta euron aserretxua erakutsi ta gero, sosialista onak izateko, zerbait eskatu barik ezin egon ta, Gobernuari berari gobernadore ori kendu ta beste bat bialdu dagiala eskatu deutsie seguru be.

        Ondo egiña, ze kontxo!

        Baña eurok gura daben guztia egiteko, obeto egingo eben eskatu balebe gobernadore imiñi dagiala eurotariko bat.

        Edo...Kasanellas bera.

        Fiai - Fiai 91

 

 

KONPANIS, MAZIAREN OTSEIN NAGUSIA

 

        Marinako ministrotasuna artu daunetik gora, bai dagoala pozik Konpanis, Maziaren otsein nagusia!

        Berak esan dau pozik dagoala.

        Ta siñistuten deutsagu.

        Berari troritxua deituten deutsienak eztira, bear-bada, pozik egongo.

        Ta asko ei dira, Bartzelona aldean, txoritxua deituten deutsienak.

        Baña, zegaitik deituten ete deutsie olan?

        Beste txoritxu batek esanda, Konpanisen beste gauza asko bakiguz, baña aorixe eztakigu oraindiño esateko moduan.

        Auxe, bai, esan geinke: beste txori batek kantauko eutsiela askori, Bartzelona aldean, txoritxu ori ezautu ezpalebe.

 

 

TXITXU, LIBURU BARRI BATEGAZ

 

        —Jauna, liburu onen egillea errepublikanua da?

        Auxe diñost Txitxuk liburu barri bat begien aurrean imiñiaz.

        Ta nik eztakit zer erantzun ta, aorretxegaitik, beste itaune bategaz erantzuten deutsat.

        —Zegaitik egiten deustak itaune ori?

        —Liburuan berton dakazan erregiña ta erregeari zuketan berba egiten darabiltz beste lagun guztiak eta...

        —Ori bear ori ez yok egin egilleak, euskeratzalleak baño. Euskeratzallea bera dok olango zuzalea. Ostean euskel idazle gozoa doala, zuzaletxua dok, tamalez.

        —Zuzaleegia esan bei, ugazaba.

        —Ostean, zer deritxok bere euskereari?

        —Lekurik geyenetan egokia deritxot. Baña eritxi aditzagazko berbak, ain zuzen be, eztarabiltz ondo eritxi orrek erderazko «parecerle a alguien» esan gura daun esakera batzutan. Ez litzakio txarto etorriko berorrek berorren Gramatikan 158-garren orrialdean eta urrengoan diñoana irakurtea.

        —Tirok, mutil! Ekin egiok euk ori liburu euskel usain andiko ori irakurteari, ba eztok damu izango. Euskel esakera ederrik asko aurkituko dok berton.

        —Aorixe, tirok! ori eztot aurkitu. Ta aurkitu bear neban mutillari iketan, tira! esaten yakon leku baten baño geyagotan. Iketan berba egiten yakon lagunari ez yako esan bear, tira!-ren ordez, tirok!, mutilla edo gizonezkoa bada, eta, tiron!, neskatoa edo andrazkoa izan ezkero?

        —I, akatz billa asten azanean...

        —Ara, jauna: ezteutsat aitatuko geyago akatzik. Aitatu deutsadaz aitatutekoak. Yakin begi, barriz, bere lenengo irakurtaldian gozo be gozo eretxinda, bigarren irakurtaldian diñardudala.

 

(Au, zerbait geyagogaz,
1933'ko Garagarrillaren 16'an argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa