www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XVII

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

MITIÑA, MOTIÑA TA MUTIÑA

 

        Beti be, agrario-izeneko zerak zer direan ondo dakie eurok,... agrario-izeneko zerok.

        Alan nai olan, eztira eurok zero a la izquierda.

        Zero a la izquierda eztireala... naikoa argi erakutsi eben oraintsurengo botaziñoetan.

        Ta zero a la izquierda eztireala naikoa argi orduan erakutsiteaz asetu ez ta, orain mitin nausi ikaragarri bat emon gura izan dabe Balladolisen.

        Mitin nausi ikaragarri orregaz barriro be eurok zero a la izquierda eztireala erakusteko.

        Beti orretan: eurok zero a la izquierda eztireala erakusten.

        Ori da orren yokoa.

        Ta sosialistak orreri yoko orreri ezteritxie ondo. Arrazoyagaz.

        Ba yoko orretan eurok eztabe olgetan bape.

        Apur bat geyago olgetan dabe euron entxufe-iokoan.

        Ta orretxegaitik, agrario-izeneko zeroi euron yokoa galazotearren, iñon direan zemakuntzak egiten asi dira.

        Mitiña agrario-izenekook egiten badabe egin, eurok-o...

        Ta Etxeres Kirogak esan dau:

        —Kapas kapas dira onek motiña egiteko. Mutiña agindu dagiogun Agrario-izeneko Alderdiari, mitiña galazo dagiogun, beste Alderdi onek motiña egin eztagian.

 

 

KARLISTAK DAUKIE ERRUA

 

        Naparroako karlistai otu yakien, akordau yakien, egun zorigaiztoko baten, Estellan mitin bat egin bear dabela.

        Albait lagunik gitxien batutea gura leukiela esan barik.

        Eta beste egun zorigaiztoagoko baten, il onen 21-ean, egin be bai mitiña lagun-pillo ikaragarri bategaz. Lagun larregaz, kontxo!

        Ta, jakiña, Joakiña!, Etxeres Kirogak egin bear zeozer, agrario izeneko burugogorrekook egin eztagien bardin, aolantxe, lagun larregaz, euron mitiña.

 

 

TA ORAIN TXURI... ZER-EGIN-EZEAN

 

        Txitxuren katu ospetsua, geure Txuri, lagun gitxigaz ibilten zalea, Otxorio Gariartoren katu entzutetsua errepublikanotu egin zala entzunik, katurik geyenak errepublikanotu direala ta egoan.

        Ta zer-egin-ezean pareu zan.

        Ta olantxe, zer-egin-ezean, zer egin eztakiala, egon zan egun batzuetan.

        Olango baten, orraitiño, Txitxuk erpetara yaurtin eutsan arrain bat yaten egoala, konturatu zan bera zalea dala lagun gitxigaz ibilten, ta, bere zaletasunaren erara yokatu gura izan ezkero, ondo izango daula nondik lagunik gitxien dabilen yakitea, berak be andik yokatuteko.

        Ta onetan egoala, laster entzun eban, bera billa ibilli barik, berak yakin gura izan ebana.

        Alboko etxe baten, batabatek auxe esan eban berak entzuteko eran, besteren bategazko eztabaidan:

        —Karlistak lau katu baño eztozak!

        —Ba nigaz, bost —erantzun eban berak, eztabaidakoak entzun ezpaeutsien be—. Nigaz, bost, esan dot! Baña, kontuz... Asko geyago ez gaitezala izan.

 

* * *

 

        Ta orain ikusirik asko geyago direala bera ta bere lagunak, katu, gizon, andra, neskatilla, mutil ta ume, naste geyago barik, barriro pareu da zeregin ezean.

        Alan nai olan, karlisten kontrario eleuke izan gura.

        Obeto esateko gauzea, dan lez ta euskera garbian, eztau izan gura karlisten arerio... bizi dan artean.

        Ta eleuke il gura Madrillera Txitxugaz beste joatalditxu bat egin barik.

        An, gora Erre..! (beste Erre... bat), Txitxuren santzoen artean, berak al daun eran, indartsu indartsu esateko.

        Esan lei Txurik burua bere lekuan daukola.

 

(1933-ko Loraillaren 28'an argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa