www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XXI

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

PEREZ MADRIGAL...

 

        Atzo, Kongresoan, Royo Billanobagaz batera ibilli da Perez Madrigal (gurea laster deituko deutsaguna), Guallar diputadu abadeari interrunpiduten ibili direan diputadu errepublikanuai euron interruziñoetan interrunpiduten.

        Ibilli ta ibilli, azkenean, Royo Billanobagaz edo Royo Billanoba barik, karlisten Alderdira paseuko da.

        Begia lez!

        Ta baye onik eragin bear deusku, bere lagun zarren lepotik, Urkijon albotxutik euroi zirika.

 

 

BAKOTXA FUSIL BIGAZ!!

 

        Korderok, arranoetan, ez dituz txarto armau gura izan bere lagun sosialista militanteak! Bakotxa fusil bigaz!!

        Frantziako «Le Rempart» deritxon izparringi (periodiku) batek diñoanetik, azkenengo ministro-krisisean, erabagita euki dau sosialista millitanteen artean berrogeta amar milla fusil zabaldutea, eurokaz kea atarateko, bere opillari sua egiteari a bako don Anisetok itxiten baeutsan...

        Zorionean, a bako don Anisetok ezteutso itxi Korderoren opillari sua egiteari.

        Osterantzean, Jainkoak Berak daki bakarrik España guztiko ogetabost milla sosialista militanteak zelango barrabankeriak egingo zituezan bakotxak fusil bigaz.

        —Ogetabost milla direala ta egongo da berori, ugazaba.

        —Egon ez nayagok orretan, Txitxu; baña emon egin yoat orrenbeste izan leitikozala, bakotxari biña emotearren.

        —Kontuak ondo urteteko, iruna be emon bearko leuskiez.

        —Kontau egin dozak euk, orretarako, Españan yagozan sosialista millitante guztiak?

        —Bai, Bantzo edo Garbantzo diputadu radikalak Zaragozako karlistak kontau dituzan baño apur bat obeto. Eztau esan ba Kongresoan, atzo, serio serio, Zaragoza guztian seireun baño geyago eztireala!

 

 

ANDIA DA GERO!!

 

        Txitxuren eritxian, grazia andia dauko berak aste onetan andra biri entzun deutsien berbaldi polit onek, oraintxe berak kontau deustanak, eta berak kontau deustan lez kontau gura neuskizu, irakurla maitea.

        Entzuizu, barreka jausi ezaitezan, zeozeri oratuta.

        Neuri yazo yatana zeuri yazo barik.

        Eup! Or doa!

 

* * *

 

        —Bakutsu ori? Ikusten dozu ori, Pantxike?

        —Nor, Kontze?

        —Nor diñozu? Eztozu ikusten, elizpetik ointxe urtenda, onantz datorren gizon ori?

        —A, bai, Urlia! Ikusten dot.

        —Ba ointxe be elizatik dator ori. Jai ta aste dabil elizara ta etsera... Ta karlistea ei da!

        —Andia da gero! Karlistea dala beti elizara ta etsera dabillen gizona!! Olangorik!!

 

(Au, zerbait geyagogaz,
1933-ko Garagarrillaren 2'an argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa