www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XI

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

EZTIRA BIURTU, ANTZA

 

        Txitxu gurea ta bere katu Txuri Madrillera joan ziran lengo egun baten.

        Beintzat, arako asmoz urten eben.

        Ta ederto urten be.

        Aizea poparean daukiela.

        Txitxuk, oiñez; ta Txurik, kolkoz.

 

* * *

 

        Esan neuntsun urrean, irakurla maitea, arako urten ebena, zelan urten eben esan ezpaneuntsun bere.

        Orain, zelan atzera biurtu direan yakin gura izango dozu zuk.

        Baita neuk be, adizkidea.

        Ba oraindiño ez yataz agertu, neure aurrera beintzat.

        Eta sasoya badabe neure aurrera agertuteko, etxeratu badira.

 

* * *

 

        Okerren bat ez ete yakie yazon an, Madril aldean, gure Txitxu onari ta bere katu Txuri zintzoari?

        Bildur bear, an txakur asko dago ta.

 

 

GALDU ETE DIRA BA?

 

        Mari Motakoan olloak lez, agertu balediz, senalleak onak daukiez.

        Mari Motako au txorierritarra zan.

        Ta bere olloa be bai.

        Bere etxean yayoa.

        Neuk ez nebazan ezautu bata ez bestea, neure amama bien amamaren aldikoak zirean ta.

        Baña Marik berak ondo ezaututen eban bere ollo ori, antza.

        Ba aldendu ei yakon bein, alango baten, berak igarri barik, mutil errondariren batzun eskuz alide eginda, ta aldendu ta gero, ille-bete-garrenean be, guztiz galdutzat euki barik, auxe esaten eutsien, seguru be, Mari zurrak bere auzoko andra lagunai:

 

                Senalleak onak daukoz,

                agertu baledi.

 

        Txitxu gureak eta bere katuak be ezaugarri onak daukiez.

        Txitxuk berak iñok eztaukon lango oraiñen polit-polit bat dauko bere eskumako belarriaren zulo-ganean.

        Ta katuak, Españako bandera zarraren antzeko zertxu bat, bere kolore ta guzti, kokotaren erdi-erdian.

        Aorixe zertxu ori eukiteak galdu ezpadau...

        Asaltoko prailleren batzuk ikusi badabe geure katu ori ta erreparau badeutsie bere kokoteko zertxu orreri...

        Ganera, lodi-samar be eroan dituz kokotaren atzeko lepoa ta inguruak eta... jun!

        Jun esan dot? Jan bere ez ete dabe egin gero?

 

* * *

 

        Dana dala, ziur esan neinke Txitxu eztala etorriko bere katu ori barik.

        Alan emoten dau ulertuten, bidean doazala, Burgosetik bialdu deustan telegramatxu onegaz:

        Ugazaba, emen gaur au entzun dogu: Txorierrin euskera barri bat sartu dala. Barrabana!

        Onako gure katu Txitxuk, au entzun -orduan, marramiau garratz bat egin deust kolkoan, bere asarrea erakusten deustala.

        Ta esan deust, entzun dogun barri au egia dala orrako gure «Gaceta» maite orrek badiño, bera eztoala geyago Txorierrira.

        Ba gurago daula bizi Katu-errin (Madrillen), Etxeres Kirogagaz, Txorierrin euskera barriagaz baño.

        Ta au neure katu maite au Madrillen geratuten bada, baki, ba, jauna, neu be...

 

 

EGUAZTEN-GAUBEKO
KONPERENTZIA

 

        Eguazten-gaubean, or, amarterdiak inguruan, jo ta su ibilli nintzan neure radio-tresneagaz, E.A.J. Zazpiterdi-ren bitartez, Txitxuk bere elduera onaren ezaugarritzat aginduriko konperentzi panparroya entzuteko asmoz.

        Baña ez neban entzun bere berbarik, neuk dakitala beintzat.

        Ordu orretan entzuten neban berbeak beste batena zala emoten eustan.

        Izan leiteke, orraitiño, E.A.J. Zazpiterdi ori, beste askotan lez, moteltxu ibiltea.

        Onenbesteko zoriona zarri izaten da E.A.J. Zazpiterdi-gaz. Ta auxe gogoratuteak emoten eustan itxaropen-apur bat.

        Izan zeitekean Txitxuk andik berba egin ta bere berbea zan lez ona ez eldutea.

        Kontsoletako modua daukogu, moduren baten, gogoraziño onegaz, E.A.J. Zarpiterdi-ri eskerrak.

 

(1933-ko Epaillaren 19'an argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa