www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XVIII

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

MAZIARI, MAZIA

 

        Mazia Madril aldetik dabil egunokaz.

        Ta Gantxo Pantzak apari bat emon deutso uri atako yatetxerik dotoreenetariko baten.

        Eurok be dotoreak dira ta..., ezta mirari.

        —Ta aparia bera be olangoxea izango zan, ugazaba: dotorea. Dotorea baño geyago izan ezpada...

        —Dotorea baño geyago, Txitxu?

        —Bai, jauna. Dotore-dotorea.

        —Izango zoan, bear-bada.

        —Bear-bada barik, ugazaba.

        —I ez az egon an, Txitxu.

        —Ni ez naz egon; baña Gantxo Pantza bera egon da, antza, apari orretan,... ta Gantxo Pantzak apari orretan, Maziarentzako guztia itxi barik, lotsearren be, yango eban berari tokaten ekiona. Ta berari tokaten yakona, beti be, yateko kontuan, dotore-dotorea izan deiten moduak egiten maisua da ta...

        —Orduan, ire eritxian, ez yagok iñori itandu bearrik apari ori dotore-dotorea izan ete doan ala ez.

        —Ez orixe! Beste gauzatxu bat bai itandu lei, berorrek baderitxo...

        —Zer?

        —Apari dotore-dotore orretan, apariko kopau gozoen artean, Gantxo Pantzak berak Maziari berari zelango mazia bota deutson agora.

 

 

OTXORIO GARIARTORI, MAZUA?

 

        Erromanonesen seule Albarok, bere aitaren izenekoak, Otxorio Gariartori, mazia barik, mazua yaurtin deutso.

        Mazua edo... ma-gaz asten dan beste gauza bat.

        Makillea edo antzekoa.

        Makillakada antzeko onik yaurtin deutso.

        Bat... polita be polita jaurtin deutso, «Monárquico sin Rey ta católico sin Dios» dalako zera emoten daula esanagaz.

        Ta beste bat be yazekoa, auxe egiten daula arpegira boteaz: «uso constante del vaso, llenándolo primero en el grifo de un régimen y luego en el otro».

        Makillakada guztiak banan-banan esateko astirik eztaukogu geuk, irakurlea, eurok artuteko astia Otxorio Gariartok berak euki badau be.

        Alan nai olan, Otxorio Gariarto ori ondo markauta geratu dala esan lei.

        Baña... markarik andiena berak egin dau, berak erabili daun yoko politagaz.

        Olango markarik!

 

 

TA, SOSIALISTAI... ZER? OSTATUA?

 

        Barikua da gaur.

        Gaur zortzi lez.

        Ta atzo, eguena izan dan atzoko egun zorionekoan, errepublikanuak, errepublikea ta sosialistak ondo ezaututeko zio edo motiboa daukon diputadu errepublikanu batek (orretarako da radikal-sosialistea) auxe esan ei deutse Madrillen, askok entzuteko lekuan, bertan egon direan diputadu sosialistai:

        «Los republicanos debemos ser dueños de la República, y no vuestros pupillos».

        Jaun orren eritxian, errepublikea ostatu bat da, errepublikanuak, ostatariak, eta sosialistak ostatuaren yaubeak.

        —Nik zeozer geyago be esango neunke, ugazaba.

        —I ago ixillik, Txitxu, kontu onetan, badaezpadan be, Etxeres Kiroga ospetsuak Españatik alde egin yoala entzun artean.

 

(Au, zerbait geyagogaz, baña orain geitukoa barik,
Txitxuri aiztu yakon egun baten argitaratu zan).

 

aurrekoa hurrengoa