www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XXXV

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

TXURIK DAUKO SUERTEA!

 

        Zorizko bijatxua egin dau Txuri gureak Zarrizera.

        Lenengo-lenengo, gerokoak gerorako direala, eskutitz bat artu dau, Txorik Zarrizetik bertatik bialduta.

        Ta ezta izan, lenengo-lenengo, suerte makala berau artutea, bialdurik Txorik bialdu daun moduan, txantxetan-benetan, estalkian auxe zuzenbide au, auxe direziño au, imiñita:

 

                Bizkayan

                        Txuri Katu ospetsu Jaunari

                        Txitxu Jaunaren etxean

                                        Berlodion

 

        Zarrizko Korreo-etxean, suertez, euskeraz berba egiten eta ulertuten eta igarkizunak asmaten dakian morroi bat dago.

        Ta suertea izan da, ta ez txikia, eskutitza, olango estalkia ganetik daula, morroi onen eskuetan yaustea.

        Morroi onek berealaxe susmau dau Berlodion orretan igarkizun-gei bat dagoana.

        Ta igarkizun-gei ori igarri daula erakusteko, ta bide batez, bideko korreo-morroi guztiak ikusi dagien norako izan bear daun eskutitz-estalkiak bere eskutitza barruan daula, zurtasun andiko berba onek ezarri deutsoz bastertxu baten:

 

        Ojo! — Aquí hay gato encerrado. En BERLODION, seguramente, LODI esta por ME. Hágase la prueba remitiéndolo al pueblo vizcaíno cuyo nombre tiene ME precisamente entre su inicial BER y su final O.

 

        Ta onenbestegaz, geyagoko barik, amazortzigarren egunean, iñon galdu barik eldu al izan da Txori olgeta-zalearen eskutitza Txuri suerte andikoaren eskuetara.

        Ta onen eskuetatik etxeko guztion eskuetara eldu da, beronek poz andiaz irakurri ta gero.

        Ta neuk be irakurri bear dot.

        Eta zeuk be, baderitxazu, irakurla maitea, bide batez...

        Nik neuk olan irakurten dot:

 

                Zarrizetik, 1933-ko Iraillaren 30-ean

                Txuri katu txorierritar ospetsuari

                BERLODION


Neure lagun zarra:

        Baketu dozak orain apur bat baña, asarre egon dozak emengo nire katu-lagunak.

        Ez eurok alkarregaz, eugaz ta neugaz baño.

        Eugaz, euk euroi ezaupiderik emon ez deutsealako; ta neugaz, orretarako, euron eritxian, egin bear izan yoatazan alegiñak egin ez yoatazalako.

        Esan yeutsiet ik gatx euki doala emen egin doan baño denpora geyago berton egiten, ta berton egin doan denporan, barriz, ez yoagula euki astirik egin yoaguna baño geyago egiteko.

        Baña ez yeustiek siñistu gura izan.

        Miau! miau! egin yeustiek, esaten yakun gauza bat siñistuten ez yoagunean, geuk, katu euskaldun guztiok, egiten yoagun soñuan miaukada biak egiten yeustiezala.

        —Siñistu gura ezpadozue, zer egingo da ba? esan yeutsiet nik orduan.

        —Bakit nik zer egin bear dan —urten yeustak Betokertxu deritxon gazteenak.

        —Zer egin bear dan zeuk badakizu, zeuk esango dozu.

        Emengo katu guzliok, adizkidea, alkarren adizkide andiak izan ta guzti be, alkarreri zuketan egin gayeinkiola ta, aolantxe, zuketan, egiten yeutsaguk berba alkarreri. Saguai ta arratoyai egiten yeutsaguk iketan, agiñetan emotearren; alan be, geure agin-artean atrapaten yoaguzanean. Yaten emoten yeuskuen beste guztiai beroriketan egiten yeutseguk. Yaten emoten yeuskuen beste guztiai esan yoat eta ondo esan yoat urrean; ba saguak eta arratoyak eurok be emoten yeuskuek, bakotxak bein eta berean gogo andi barik baña...

        Baña itxi yayegun orain bakean saguai ta arratoyai, ta gayatozan barriro Betokertxugaz yarabilgun berbaldira.

        Betokertxuk, berak badaki, berak esango daula entzunik, auxe esan yeuskuk:

        —Neuk esango dodala? Ondo dago. Ba nik au diñot: Txuri emen egon dan artean, Txuri zeuk bakarrik ikusi dozun ezkero, orain beste guztiok yoan bear dogula Txuri orren exera Txuri berori ikusten.

        —Ori askotxu eskatutea da —urten yeutsak albotik Erpatxu izeneko beste katu batek.

        —Zelango askotxu?

        —Bai, gizona. Yakin bear dozu Txuriren mairako gu danok askotxu gareana.

        —Eztau barriketeak balio. Txuri ikusten yoatea ezta Txuriren lepotik yaten yoatea.

        —Ez zeure asmoz. Baña, lotsearren be, ezteusku itxiko bere etxetik urteten goazan guztioi bere mayan bazkari eder bat edo afari eder bat beragaz batera yan eragin barik. Eta zeinbat eta lagun geyago yoan...

        —Onena izango da guztion izenean Betokertxu berau yoatea —yiñoat neuk orduan.

        —Neu, geyagoko barik? Ez orixe! Zozketea egin bear dogu. Suerteko zotza ataraten dauna bera doala.

        —Ondo dago —erantzun yeutsaguk guztiak. Eta beingoan egin yoagu geure zozketea.

        Saguak atrapateko kayola antzeko zer bat zar eginda ikusi yok, suertez be, Betokertxuk beronek neure atzetik orain yaukodan eskapori andi baten.

        Suertea izan dok auxe be!

        Kayola antzeko gauza berorreri kendu yeutsazak Betokertxuk beronek zozketea egiteko bear yoaguzan beste zotz; bat beste guztiak baño andiago ateraten yoala.

        Beingoan erabagi yoagu, auxe zotz au beste guztiakaz neure esku eskoyan neuk sartu ta gere, neure eskutik zotz berau ataraten yoan katua izango doala geu guztion izenean ikusten orra yoango yakan katu zorionekoa.

        Ta beingoan egin yoagu zozketea.

        Ta beingoan atara be Betokertxuk berantzako gordeta suerteak euki yoan zotz zorizkoa.

        Olango suerterik!....

        Baña eztok suerte txikia eutzako be, Txuri laztana, suerteko zotz on Betokertxuk ataratea.

        Gura-aiña barre egingo dok beronegaz.

        Ikaragarrizko selebrea dok.

        Betokerra begi batetik dok, gaur artean.

        Baleitekek biar edo etzi batetik be ez izatea.

        Bietatik izatea akordaten ezpayakok.

        Ba aorrenbeste be akordau leikiok oneri.

        Ain dok selebrea!

        Errepublikea etorri artean, bere begi okerra, ezkerrekoa, surrera begira euki yok; baña Errepublikea etorri doanetik gora, ezkerrera begira yarabilk barraban onek, alderdi orretan ikusi layeikezan gauza barregarriak obeto ikusteko. Berak gura yoana guztia egiten yok bere begi okerragaz. Ta beste ainbeste egiten yok begi berorregaz atrapaten yozan gauza barregarri guztiakaz.

        Barre eragin gura yoan guztian, barre eragiteko artuten yoan gauzeari bayakik nondik eta zelan eragin, berak gura yoan beste barre aurrean yaukanari eragiteko.

        Etxiñoat geyago. Or ikusi dok eure begiakaz...

        Sayetsai ondo eutsi, bada-ezpadan be, berba egiten deuanean.

        Agindu eure lagun zar

TXORIRI

 

(1933-ko Urriaren 22'an argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa