www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XLII

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

SOSIALISTA-KONTUAK
ETA KARLISTA-KONTUAK

 

        Toledoko probintziko erri batek Torrijos dauko izena ta sosialista bat alkate.

        Ta alkate sosialisteak, guzurra dala esan lei baña, bere neskamea dauko.

        Ta bere neskame orreri, bera zeozetarako dala erriko alkate erakusteko, erriaren lepotik erregalu polit bat egin gura izan deutso.

        Ezta milegro.

        Tira! Egon be eztago ezetariko milegrorik sosialistentzako.

        Sosialista alkate onentzako, beste sosialista askontzako lez, naikoa da gauzea non dagoan ikusi ta gero, gauzeari eskua yaurtiteko modua eukitea..., bai norberaganduteko, bai norberak gura daunari emoteko.

        Ta alkate sosialista onek, ikusirik, olango baten, bere erriko neskato-eskola bat maistra barik dagoala, arin konturatu da an daukola entxufe yazeko bat bere neskameantzako ta... jakiña, ba, Joakiña!... bere neskameari emon deutso entxufe ori, bera bertako maistra egiten daula.

        Tamalez, bere maistretzearen alogera kobrateko, onetarako egiñiko papertxuan bere firmea botateko esan bear izan deutso au esan leyon bat edo batek, eta orduan yakin da maistra barri orrek eztakiala firmetan.

        Ostean, orra or neskatoa beingo baten maistra eginda.

        Beingoan egiten dabe sosialistak euron karrerea.

 

* * *

 

        —Ai, ugazaba! Sosialistak arin egiten dabe euron karrerea, atzekoaren begira egon barik; baña ariñago egiten dabe beste gauza bat.

        —Zer, Txitxu?

        —Karraderea.

        —Bakutsu?

        —Ikustekoa izango da Portugaleteko diputadu lodiak Frantzi aldera edo Portugal aldera egingo daun karradera ariña, bere erreboluziño barriaren erre-egosiak txarto urteten badeutso.

        —Guk ez yoagu ikusiko ori karraderarik egiten.

        —Izan leiteke orrek oraingo karraderea geuk ikusi barik egitea. Orain artekoak be geuk ikusi barik egin dituz ta.

 

* * *

 

        Granadako probintziko «Puebla de don Fadrique» deritxon erri baten, gora-bera bat izan dabe Hoyos Jose Mari ta Martinez Felis sosialista amurrutuak.

        Martinezek, amurru andiaz, bere aurrean belauniko pareu ta berari parkeskatu dagiola esan deutso, olango baten, Hoyoseri.

        Ta ariñago belaunikotu deiten edo, belarri ondoan belarri-ondoko eder bat ezarri deutso.

        Baña Hoyosek Martinezeri, txistua baño ariñago, berak baño amurru geyagogaz erantzun deutso, belaunikotu barik, zutun-zutunik dagoala, berari tiro bat yaurtin eta tiro berorregaz bera illagaz.

        Orra or orren igualdadea!

        Jainkoari sasoiz parkeskatuko al eutson illak, il baño lenago; baña... zeinbat bidar parkeskatu ete deutso berak iñori, parkeskatu eragin gura izateko bere lagunari?

        Ta, belauniko, atan be!

        Ikusi ete dau bera iñoiz iñok belaunikotuta olantxe, belauniko, egon bear izan daun lekuan?

        Ta beste orrek be bardintasun ona erakutsi dau, arranoetan, belarri-ondokoari tiroaz erantzunagaz!

 

* * *

 

        Txitxuk esan deuskun guztia entzun ta gero, lekurik badago, beste gizon baten ipuin bat kontau bear dot.

        Au gizon au ezta orrekaz bat.

        Izena be beste bat dauko ta...

        Margarit Benito deritxo: Margarit abizenez, ta Benito bateo-izenez.

        Onek, Margarit Benito jaun onek, Kataluniako erri baten, bera bizi dan errian, lantola bat dauko.

        Ta bere lantola orretako langile guztiai, aurten, bateri be bere aurrean belaunikotu deitela agindu barik, alogeren ganera, igaz lantoleak itxiriko irabazteen zati bat dala ta, bakotxari brein mille erreal emon deutsie.

        Itanduko neuskio nik ointxe Txitxuri ia au gizon au zer dan: sosialistea ala...

        —Ugazaba, itandu barik be esango deutsat, berorrek gura badau. Bakit karlistea dana.

        —Nok esan deusk?

        —Yakin nik! Orain artean be olango bearrak egin bakoa ezta ta...Urtean-urtean egiten dituz, Largo Kaballerori baimenik eskatu barik.

        —Kontxo!

        —Ganera, badakit kontzejala dana be.

        —Kontzejal karlistea dok, oyez?

        —Bai, jauna. Ta esango deutsat nongoa be, ugazaba. Olesakoa.

        —Bere erria dok, izan be, Olesa.

        —Egin leyo oyes Olesa orrek olango seme onari.

 

(Au, zerbait geyagogaz,
1934-ko Zezeillaren 11-n argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa