www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XIII

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

MATXALEN, EZKERTARRAK ETA TRENA

 

        Lerrousen eritxian, antza dagoanetik, Errepublikea triste dago.

        Gauza tristea bada, ba, triste egotea, beti be, triste dagoanantzat... Triste dagoanantzat berantzat eta bera maite dabenentzat.

        Gauzea argi dagoala esan lei, tristetuteko gauzea bada bere.

 

* * *

 

        Beste gauza bat be badakigu, Lerrous zurrari eskerrak.

        Errepublika triste onek beronen andra-izena daukola.

        Ta Matxalen dala beronen andra-izena.

        Ba berau triste dagoala esan ta beingoan, argi ta garbi esan dau: La Magdalena no está para tafetanes.

        —Matxalen Oriubelgorri izango da, ugazaba.

        —Oriubelgorri? Zegaitik, Txitxu?

        —Bere yagolak ezarri deutsiezan iru koloreakaitik.

        —Pillosopo andia az, mutil; baña ibili adi arduraz ta kontuz... olango pillosopokeriakaz, laprast egin barik.

        —Yausi ezik...

        —Aortxe yagok untzea gauza askotan: laprast egin eta ez yaustean...

        —Egi andia ori be. Alan egon leiteke bat edo bat bultz egiteko be ta...

        —Ta... ta, ta. Gayoazan orain beste gauza batera, beti baten egon barik.

 

* * *

 

        Txori-erriko aita on batek, beste bearrik ez eukanean, bure emaztearen eskutik artuta, eurok ain maite eben amar-amaika illebeteko semetxua, amar edo amaika illebetekoa berau zan artean, zarri be zarri iminten ei eban bere belaun ganean, ta, bera belaunagaz gora ta bera darabillela, auxe kantatxu au kantaten ei eutsan:

 

                Nire semea, semelote!

                Martien dauko urte bete.

                Beste Martien, beste bete.

                Ta orduen bere... semelote.

 

        Aintat bidar kantauko eutson Lerrousek berak ain maite daun neskatotxu orreri, orain urte beterartean, bere belaun ganean artuta, Azañak eta itxi baleutsie. Txorierriko aita on orren kantatxu au jakiñik, kantatxu onen antzera, au beste au:

 

                Nire neskatoa, neskatote!

                Aprillean dauko urte bete.

                Beste Aprillean, beste bete.

                Ta orduen bere... neskatote.

 

        Eztakigu gaur zer kantauko leuskion.

        Baña... itxi dayoegun onei gauzoi, ta goazan beste gauza batera.

        Trenean yoan geintekez, gura izan ezkero.

 

* * *

 

        Orra or Norteko trena!

        Aortxe egin ezpagei bijatxu bat Balladolisera, Zuzentasuna ta Azkatasuna, (erderaz, Justicia y Libertad izena daukien neskato panparroyak), alkarreri eskuak emonda, zelan dabiltzan uri orretako kaleetatik ikusten...

 

* * *

 

        Uri orretan, domekan, ikaslari (estudiante) katoliku batzuk, eskubiderik (deretxorik) ete daukien ondo begiratu barik, jaurlariaren baimena, gobernadorearen permisoa, badaukiela ta, paper batzuk zabalduten asi zirean.

        Eta uri berorretako ezkertarrak asarratu egin yakiezan.

        Arrazoyaz ta, ez eutsien ondo eritxi ikaslari katolikuak paperak zabalduten kalerik kale ibilteari.

        Anditxua egin be egin dabe ikaslari katolikuok.

        Kalerik kale ibilli bear dabela euron paperak zabalduten! Eztago deretxorik!!

        Teillaturik teillatu, bera yausteko arrisku-apur bategaz, ibilli balira,... tira!,... baña, kalerik kale?

 

* * *

 

        Ikaragarrizko zorakeriak egin dituez gero ezkertarrak, ikaslari katolikuak egiñiko sentzunbakokeria ikusiaz artu daben suagaz.

        Bai, ba.

        Orain, ondo izango litzake ara gutariko bat yoatea, ezkertar arrazoizaleok euron amurruaz egin dabezan zorakeriak ikusi ta gero, Zuzentasuna ta Azkatasuna pozik ete dagozan yakiteko.

 

* * *

 

        —Yoango gozak, Txitxu?

        —Bai, jauna, Norteko trenean. Norteko trenak jentea merke darabil, antza.

        —Orain etxagok merkerik ezer, mutil.

        —Ba neuk diñotsat berorreri, ugazaba, Norteko trenak ikaragarrian izan bear daula merkeak, Gantxo Pantzaren ardurapean dagoanetik gora. Igazko Zezeillean baño... bost milloa ta laureun milla peseta batu ei ditu gitxiago aurtengoan.

 

(1933-ko Jorraillaren 2-an argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa