www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XXIII

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

ABADEAK ONDO BIZI DIREALA...

 

        Bartzelonan, praille dominikuen elizako ateetan, abade bat limosna eske agertu ei da, ta bera limosna eske agertu dan lekuaren inguruan eskean yarduteko lekua artetik artuta daukien eskekoak, besteak, abadeak eztiranak, ez ei deutsie ondo eritxi.

        Arrazoya euki dabe onek, abadetzako ori abadea benetan izan bada.

        Ba abadeak, beti be, obeto emoten dau limosnea emoten... limosnea eskatuten baño.

 

* * *

 

        Baña, izan ete da benetan abadea abadetzako ori?

        Izan ete da egizko abadea?

        Ai, eskean ta olan ibilteko, abadeak ondo bizi dira!

        Entzun izango dozu zeuk, irakurla maitea, bein baño geyagotan, abadeak ondo bizi direala. Gorra zarealakorik eztaukagu, irakurla maitea. Baña gorra bazara, gor andia ta gogorra euki bear dozu, zeure bizian, bein baño geyagotan esaten dan esate ori ez entzuteko, beintzat, bein edo beste.

        Ba abadeak ondo bizi direala esaten dabenak, esate ori berarizko zeragaz (aparteko zeragaz) esaten dabe.

        Ta indar geyago euron esate orreri emoteko, ai! ta guzti.

        Aolantxe:

        Ai, abadeak... ondo bizi dira!

 

* * *

 

        Abadetzako ori abadea dalako gogorra euki badabe oiturazko eskekook, ondo egin dabe euron asarre gogorra erakustea.

        Baña obeto egingo eben, ezetan asi baño lenago, abade egizkoa ala guzurrezkoa dan ziur yakitea.

        Ta abade egizkoa dala agerturik be, obeto egingo eben, asarrea erakustea geroagorako itxita, ia euron Sindikatoan sartu gura daun ala ez berari itandutea.

        Ba gaur-egunean eskean ibiltea negosio bat ei da.

        Ta negosioa, beti be, sindikatoaz negosio obea izaten da ta, eukiko dabe, urrean, eskeko oiturazko orrek euron sindikatoa euron negosia yagoteko.

 

 

ALBORNOZ GIZAJOA...

 

        Albornoz gizajoa ezta abadea ez eskekoa ta, eztauko beste zerik, gaur, Tribunal de Garantías erderaz esaten deutsien zer orretako presidentetasuna baño.

        Ta presidentetasun orregaz eztakigu zeinbat garantien kontu emon bearko daun berak; baña berari ez ei deutsie emongo, garantion yagola bearragaitik, urtean aloger bat baño geyago.

        Urtean eun milla pesetako aloger bat baño ez.

        Au entzun daunean, Txitxu gurea, txistua baño ariñago, neure idazmaira (eskritorioko maira) yoan da, papera ta arkatza (lapiza) bear dituzala ta.

        —Zetarako bear dozak papera ta arkatza?

        —Kontuak atarateko.

        —Zelango kontuak?

        —Albornoz gizajo orren alogeraren kontuak, ugazaba. Ezteritxo ondo izango dala yakitea urtean eun milla pesetagaz zeinbat daukon astean, zeinbat illean eta zeinbat egun bakotxean?

        —Txitxu, orren kontuakaz eztok yango, ta itxi eyoek orren kontuai. Begiratuik jesuitak aste onetako chequean zeinbat mila peseta bota yeuskuen lengo astekoan baño geyago. Ba bayakiat aste batetik bestera millaka peseta batzun aldea yagoana.

 

 

ORREK JESUITOK...!

 

        Jesuitak aberatsak direana askok dakigu.

        Badaukie orrek dirua baño eztana!

        Ta dirua eztala dirua balio dauna ta dirua emoten deutsiena be ugari, sekula bada.

        Ta euki bear, guri, abade bakotxari, millaka pesetak astean-astean emoteko.

        Lengo baten Txitxuk errepublikanu bateri entzun eutsan beste errepublikanu bateri auxe esaten:

        —Jesuitak diñok, jesuitak? Orrek ointxe be ondo yagozak. Bakotxak irurogei milla ogerleko yaukiek.

        —Ja, ja, ja! —egin eutson Txitxuk.

        —Barre egiten dok, Txitxu?

        —Etxoat egingo baye bai Ik eztakik zeinbat diru yaukien orrek... Eta neuk be ez. Kar, kar, kar!

 

* * *

 

        Barreka-barreka, egia esan eutsan Txitxuk errepublikanu orreri.

        Errepublikanu orrek eztaki zeinbat diru daukien jesuitak.

        Eta Txitxuk beronek be ez.

        Ta ezta neuk be.

        Irurogei milla ogerleko baño eztaukala jesuita bakotxak?

        Apur bat geyago emoten deuskue eurok abade bakotxari urtean-urtean, euren diru ta ondasunak zelango bideetatik irabazita daukiezan esan eztagigun.

 

(1933-ko Garagarrillaren 23'an argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa