www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XL

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

PORTUGALETE AITATUAZ,
ZERBAIT GEYAGO

 

        Portugaleteko gizon batek Txitxuri eskatu deutso, arren, erderara biurtu dagiola lengo domekako Firi-firi gozoa.

        Ba gozoa be gozoa dala, antza dagoanetik, Portugalete berak legez maite-maite daun edozeinbere portugaletetarrentzako, ta bere gozotasuna dan bestean artu gura daula bera guzti-guztia ulertuta.

        Tamalez berak, Txitxuri mezede ori eskatuten deutsan gizonak berak, eztaki euskeraz, ta eztau besterik ulertu Firi-firi guztitik auxe baño:

 

                Portugalete,

                vino clarete.

 

        Txitxuk eztauko orain astirik erantzuteko; baña erantzun dagionean, urrean esango deutso ezin leikeala berak astirik atrapau a Firi-Firi guztia erderara biurtuteko, esku-artean darabiltzan ainbeste bear esku-artetik kendu artean.

        Alan da ze, Portugaleteko gizon orrek berak bear daun bear ori egiten Txitxu gurea beingoan imiñi gura badau, atrakadoretxu bat edo batzuk bialdu bearko deutsoz oneri esku-artean darabiltzan bearrok esku-artetik kenduten.

 

* * *

 

        —Txitxu, bayakiguk i igarlari ona azana.

        —Izan be banaz ta. Baña berorrek eztiño orain geyagoko barik badakiala ni igarlari ona nazana. Igarkizunen bat gertuta dauko ointxe nitzat, begia lez.

        —Igarri dok igarkizun bat eutzat gertuta yaukotana.

        —Ta ori igarteaz... yazean erakutsi deutsat igarlari ona nazana, ezta, ugazaba?

        —Bai. Baña, igarriko ete dok eutzat gertuta yaukodan igarkizuna bera?

        —Esan bei, ta ikusiko dogu ia antzik artuten deutsadan.

        —Ona emen ba... Plasentzia deritxon erriko alkateak bere erri orretako eliza baten bonba bat imiñi yok. Ezetz igarri alkate ori anarkistea ala zer doan!

        —Karlistea.

        —Ez, mutil. Sosialistea dok, sosialistea. Eztok igarri.

        —Ez, ba. Ezetz igarri esan dau berorrek eta, ori esanda, nok igarriko eutsan?

 

* * *

 

        Gresia aldean ba ei dagoz ezkertarrak, emen lez. Baña, emen leztxe, an be bizi dira eskumatarrak, seguru.

        Ta eurotariko asko, esku eskuma onagaz, antza dagoanetik.

        Lengo baten, eskumatarrok eskatu barik, mitin bat emon dau ezkertar batek.

        Eta bere mitin ezkertarrean iñon direan zantarkeriak esaten asi da eskumatarrak maiteen dituezan gauzen aurka, guzur ta naste.

        Baña eskumatarrak ezteutsie luzaro itxi berantzako ain gozoa izan dan lan orretan yarduten.

        Beingoan yoan yakoz ganera ta goitik bera emon deutsie,... lepo bete... ukabilkada ta ostikada ta naste... emoten deutsiela.

        Txitxuk diñoana egia bada, orreri morroi orreri ondo irakatsi yako, il barik, zelan bizi bear daun bere alderdikoak eztiranakaz.

        —Ta geyago be badiñot, jauna.

        —Zer geyago?

        —Danon artean... morroi orrek ikusi gura izan eztaun kurtze bat egin dabela.

        —Zelan?

        —Berak lenago ezkerretik eskumara ekiñik, gero besteok, eskumatarrok, goirik bera ekiñagaz.

 

(Au, zerbait geyagogaz,
1934-ko Urterrillaren 21'ean argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa