www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XXIX

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

LAIKOAK ETA LAUKOAK

 

Bilborantz goaz tarranta baten

Txitxu ta ni ta... ainbat lagun.

Ta euron artean, morroi bat dator

berbaldun bere berbaldun;

ta indartsu berba egiten daula,

guztiok entzun dagigun;

ta geure aldera begira daola,

geuk ondo ulertu dayogun.

Laikoa dala bera esan deusku

olao baten, ta guk... entzun.

Eta ikusirik eztautsola iñok

ezertxu ezertxu be erantzun,

«laikoak izan bearra dago,

ta eztao besterik» diñosku.

—Besterik bago, adizkidea,

Txitxuk urten deutso sutsu.

—Zelan besterik edo?

                              —Beingoan

erakutsi egingo yatzu.

Geratu beite apurtxu baten

autoa...

            —Arin dau geratu

txoferrak, ugel orreri tenka

bein ondo egiten botsazu.

—Ein deutsat tenka ugelari ta...

tarrantau geratu yaku.

Eta orain tenka zeuri egin bear...

—Tenka zuk niri?

                        —Bai, kaiku.

Tenka neuk einda, beti be emetik

ariñao urtengo dozu.

—Nik urten?

                —Bai, ba. Neuk atarata.

—Gero!

            —Gero ez. Oin, barritsu.

Onei astia galazo barik,

arintxu ibilli bear dogu.

 

* * *

 

Sasoitxarreko barre-santzoak

urten eztaistan bildurrez,

makurtu ein dot nik neure burua

errezu-liburuan aurrez.

Ta eztot ikusi laikoa urteten

autotik Txitxun indarrez.

Ta urten ta gero zer yazo yakon

yakiten be eztot euki errez.

Baña barreak bai entzun dodaz...

auto-barruan,... asko,... eurrez.

Txitxu gureak laikoan lepotik

erainda... zetan esan be ez!...

 

* * *

 

Lepoa baño apur bat berao

zeozer gomutagarri,

jenteari barre asko eragiñaz,

emon deutsala berari...

jentean barre ta esanetatik

bakarrik ein dot igarri.

Berak esanda eztot yakingo

beingoan. Bera ezta agiri!

Txitxuk berari emona artuta,

emon ei deutso igesari.

 

* * *

 

Sartu da Txitxu atzera autoan.

Yarri da arteko lekuan.

Ta txoferrari, yarraitu! esanda,

geuri au diñosku beingoan:

—Berak gura daun guztia esaten

itxiko yakolakoan,

astakeriak diñozan laiko

orrek euki bei kontuan...

laikoak izan-bearra baño

besterik baola munduan...

ta ostikada bat emon deutsala

Txitxuk atzeko laukoan.

 

* * *

 

Bilbora eldu ta beingo beingoan

badiñost Txitxuk:

                        —Ta, jauna,

Firi-firi-a noiz eingo dogu?

Gaur izan dogu ba eguna;...

baña...

          —Bañarik etxagok, Txitxu.

—Bakit ezingo doguna.

Bijan gabiltz...

                    —Ba, ain zuzen bere,

bijan ein dok euk bat... ona,...

atze txarren bat ezpayakaskuk.

—Ezta etorriko gugana

atze txarrik, ez; baña, baletor,

bakit zer ein, ugazaba,

atzetxu orreri, laikoanari

egin deutsadan erara.

Baña, badaki laiko andi orrek

eztauna euki laukorik

atzekoa baño besterik? Eta

orretxek nauko arriturik.

Emon deutsadan ostikadeaz

ondotxu eragin deutsat nik;

baña iñondik be, neuk dakidala,

ezteutsat entzun diru-otsik.

 

(1933-ko Iraillaren 3'an argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa