www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XXVI

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

KONTU-KONTUAK

 

        Gazteizetik asago bako uri baten, aurtengo bertako yayetan egin direan zezenketa bitan, diru asko galdu dabe zezenketok atondu dituezanak.

        Bost mille ogerleko ta geyago.

        «De veinticinco a treinta y cinco mil pesetas», irakurri dogu guk nonbaiten.

        Ta, Txitxuk diñoanetik, orregaz esakera orregaz ulertu lei eurok be eztakiela zeinbat galdu daben. Ta emoten dabe, ganera, ulertuten kontuak eztabezala ondo atara oindiño.

        Kontu obea eukiko eben, edozelan be, zezenketok emon baño lenago kontuak atara balituez... ia konturik ete daukien zezenketak emonagaz.

        Apur bat obeto atara dituez euron kontuak Koruñako uriko kafe-etxeetako morroyak.

        Euron kafe-etxe-jaubeai astean larogetamar peseta eskatu deutsiez.

        Ta ganera, geyago be eskatu leikiela erakusteko, esan deutsie, orrezaz ganera, eskupekotxu bat,... propina kaskar bat,... gogorik onenagaz eskatuten deutsiela.

        Ta iñori itanduten ibilli-bearrik euron ugazabok euki eztagien, eurok esan deutsie zeinbaterañokoak izan bear daun eskupekotxu orrek.

        Egun bakotxean egiten daben saldukizunetik, euneko ogei.

        Lartxu eskatuten deutsiela ugazabok esan eztagien, ezteutsie eskatu geyago.

        Ugazabok orraitiño ezteutsie esan bein ondo deritxiela euron eskari bikotxari.

        Olangorik esan barik, ixil-ixillik, euron kafe-etxeetako ateak itxi egin dituez.

        Asti geyago eukiteko, antza.

        Ta aolantxe, asti geyago eukirik, asti geyagogaz euron kontuak atarateko.

        Auxe eztabe euki kontuan, tamalez, morroi kontulari zurrok.

 

 

MAZIAREN LAGUNAK TARRAGONAN

 

        Tarragonan bai euki dabela mitin yazekoa Maziaren lagunak!

        An izan dira Aiguade, Aragai...

        —Orrek gureak dira, euron abizenez, ugazaba. Gauzea argi dago. Bata, Ai-gu-a-de. Au de au, da ezpada, ezta ezer. Bestea, barriz, Ara-gai. Ezteutsie berorrek euskel-usaiñik asmaten?

        —Euskel-usaiña baño beste usain bat asmauko dok euk, Txitxu, ta irakurleak be bai, esateko yaukodana guztia esaten itxiten badeustak.

        —Jarraitu bei, jauna.

        An izan dira, esaten asi nazan lez, Aiguade, Aragai, Riera, Gales...

        —Riera... Erri-era... Parkatu bei, ugazaba. Ta yarraitu bei esaten esateko daukona.

        —Bai, itxiten badeustak euk, zirin orrek.

        An izan dira esan dodazan lau lagunak, eta ganera, beste diputadu asko.

        Ta maipuruan, Bentura Gatxol euki dabe maipuruko buru, bere buruko ule luze ta guzti.

        Entzula asko euki daben ala ez yakitea ezta gure arazua ta, ezkara orretan asi: baña entzuleen artean rabassaire izeneko batzuk izan direala badakigu.

        Baña... itxi dayegun onei... bakean.

        Ta eldu beyo bakotxak urren daukon gauzeari, ikarearen ikareaz lurrera yausi barik.

        Berbalariak rabassaire izeneko morroi orrei zer esan deutsiela uste dozue?

        Gauza garratz asko.

        Eurotariko batek esan deutsiena, atan be, ikaragarria izan da.

        Ezteutsie esan ba igitayak gertu eukiteko!

        Barrabaskeriren bat egiteko, antza.

        Antza dagonetik, rabassaire izeneko morroyok barrabasaide izan deitezan gura dau berbalari ago zabal orrek.

 

(Au, zerbait geyagogaz,
1933-ko Agorrillaren 15-ean argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa