www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XXXIV

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

 

TXURI, TXITXUREN ONDORA BIURTUTA

 

        Nik, gizajo andi onek, alan bear dala ta, neu zorizko pardeltxuan sartu bear naula Txitxuri otu yakonetik, Zarrizko ostatu nagusiko suetean neuk neure ointxuak imiñi artean, yazo yatazan yazoera guztiak kontau deutsadaz neure lagun zar Txoriri.

        Kontateko ta kontateko ekin deust berak eta...

        Baña, zelango zerak ez deutsadaz eragin berari bere esana egiñagaz?

        Zorizko pardeltxuan egin neban bizikera luze ta estua gogoratuteak biotza ausi deutso.

        Ta errukizko begiakaz neuri begiratuten deustala ta besoak bere papartxuaren ganean kurtzetuten dituzala, auxe esaten izan deust, txitean-pitean, samur-samurrik:

        —Txuri gizajoa! Txuri gizajoa!

        Baña neure bija ospetsu au, beste alde batetik, Txitxuri eskerrak, barre eragiteko zirkimirkiz beterik aurkituten izan dau ta, barre onik be egiten izan dau neuri begira ta neuri atzea emonda, bietara; zelan ereak agindu ta alan.

        «Txuri gizajoa!» esaten izan eztaun arte guztian barreka ibilli da, kar, kar, kar, gelea betean, ta ito-bearrean, ta... iya... neu minduteko bestean.

 

* * *

 

        Atan-orretan, afal-ordua eldu yaku.

        Ta gauzak euron orduan egitea ondo dala ta, afaldu egin dogu afal-ordua eldu yakunean.

        Ta polito eldu be bakotxak an suetean agertu yakun yan-naizuko afariko yaki-zati bakotxari.

        Afaldu ta gero, lo be egin gura izango dodala ta, logela panparroi batera eroan nau.

        Ta nik orduan, auxe dala auxe esateko ordurik egokiena ta, auxe esan deutsat:

        —Txori, etxe onetan naikoa egin yoat lorik; eta lorik geyago egin barik, itzartu egin gura yoat. Esan egistak bein: Ostatu onetara etorri dozan lagunak, abade yantzita yabiltzanak, euron ejersisioak ezpateagaz ala fusillagaz ala makilleagaz egiten yoezak?

        —Kar, kar, kar!..

        —Egingo neunkek ezkerreko belarria, Txori barretia, ik orregaz barre orregaz auxe esan gura doala: orrek... emen euron ejersisioak ez yeituezala egiten olango tretxuakaz. Ondo yagok. Baña, badaezpadan be, beste itaune bat egin bear deuat. Ez yarabilliek orrek olango tretxurik?

        —Ja, ja, ja! Aorixe ez yakiat ba. Bear-bada, euron errezuetako liburuetan euki leyezak... ondo tolestuta.

        —Neu zorizko pardeltxuan egon noan baño zabalago, edozelan be, euki leyezak, adizkidea.

        —Umore ona daukok, Txuri.

        —Baita euk be, Txori... Pozik egongo nintzakek emen euk gura einkean arte guztian; baña ona ekarri nayoan egikizuna onako yazean bete yoat, eta etxaukat emen geyago zer-egiñik. Yakin yoat ointxe (zorionez, Lerrousek eta Azañak baño lenago) berton yakin bear izan yoatana, ta ointxe, beingoan, etxera yoan bear yoat ixil-ixillik, neure ugazaba Txitxu yakitun iminten, bion ugazaba jauna konturatu baño lenago... Derio alderako ezer gura badok... Gorantziak edo...

        —Gorantziak an norentzat? Nire lagun zar guztiak, angoak, il dozak. Eta euki yoadan senide bakarra, lengusua, Madrillen bizi dok orain.

        —Madrijen daukok lengusua?

        —Bai, gizona. Gantxo Pantzaren zazpigarren katua dok bera.

        —Arranoetan! Zelan yaukok izena?

        —Oba izango dok ik orren izenik ez yakitea. Ba ik, bein yakin ezkero, Txitxuri esango euskio.

        —Bein baño eneuskiok esango.

        Auxe esan ta guzti be ezin erason izan deutsat katu ospetsu orren izena neure lagun zar Txoriri.

        Olangoxe buru gogorrekoa da Txori au, asten danean.

 

* * *

 

        Bakotxak berea bear dau, orraitiño, beti be; ta bakotxari berea emoten neu asten banaz asi, esan bearko dot, baita be, Txori ori buru gogorrekoa badala, baña biotz bigunekoa be bai, Jainkoari eskerrak.

        Bere biotz bigunak eraginda, beingoan imiñi nau, neuk eskatuta, etxera-bidean.

        Ta ganera, biderako zeozer emon be bai; buzkantzak ordeaz izaten direala ta, barre batzuk egin ostean beste batzuk neuri eragin ta gero.

 

* * *

 

        Eldu naz Txitxuren ondora.

        Auxe be, buru gogorrekoa dala, naikoa da biotz bigunekoa.

        Apur bat gogorragoa izan da beronek Zarrizera eragin deustan bijatxua.

 

(Au, zerbait geyagogaz,

1933-ko Urriaren 13'ean argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa