www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Firi-firi
Paulo Zamarripa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Firi-firi (ipuin ta naste), Zamarripa abadea. Gaubeka'ren irarkolan, 1935

 

 

aurrekoa hurrengoa

FIRI-FIRI
XLI

 

Lana egin daigun

txiri-txiri,

ta agertu deigun

firi-firi.

 

IPUIN ZAR BAT ETA
GAUZA BARRI BATZUK

 

        Gaubon-aurreko aloteriko yokaldiko egunean, amaikak inguruan, E.A.J. Zazpiterdi-ri entzuteko baño amaiketako on bat artuteko obea zan orduan, Radio-estasiño orretatik aloteriko numerutxuak entzungo dodazala ta, poz-pozik zabaldu neban neuk neure radio-tresna polita.

        Poz-pozik zabaldu nebala esan dot, eta eztot esan guzurrik orregaz be, baña guzurrak urten eustan.

        Ez neban entzun neure numerurik.

        Eta... au zori txarra!... beste iñonik be ez. Neuk dakidala beintzat.

        Ordu betegarrenean, gogait eginda, neuk diñodana entzuteko belarrietakorik eztodala bear ta, belarrietakoak neure belarri biotatik kendu ta gero..., entzun ezpaeustien be, argi-argi esan neuntsien... an, Diru-etxean edo, eurok ataraten zituezan numeruak eta sariak kantaten iarduen mutilkotxuai:

        —Ia, aingerutxuok! Ataraizuez bein, alkarren atzean, bat orrek E.A.J. Zazpiterdi beronek yokatuten dituzan numeruetarik bat, eta beste orrek amabost milloiko lopea... Ia, olantxe, datorren urtekoak obeto entzuten doguzan!...

 

* * *

 

        —Zer imiñi deustak or, Txitxu?

        —E.A.J. Zazpiterdi-gaz berorreri yazoniko ipuin bat.

        —Ipuin zarra dok ori.

        —Zarra, baña polita.

        —Ipuiña, zarra izan arren, izan leitekek polita. Baña ire ipuin ori, berorren geyak yaukon baliorako, zarregia ete doan nayagok. Olango balio gitxiko ipuiñak yazon ta beingotxuan kontau bear dozak.

        —Kontau eban berorrek izparringi beronetan, oraintxe dala iru urte inguru.

        —Ta, neuk bein bere aldian yazon ta beingotxuan kontauta yaukotsadan ipuiña kontau deutsak euk beste bein irakurleari? Zer esango yok?

        —Zer esango dau? Zeozegaitik kontauko neuntsala neuk ointxe, berorrek lenago kontaurik euki ta gero.

        —Beste bein ez egik olango bearrik egin; berari baimena eskatu barik, beintzat.

        —Beste bein, ez...; baña beintxu ba...

 

* * *

 

        Au da bat!

        Bakit, beronek zer egin daun yakin dagianean, irakurleak, ori dok bat! esango dauna, ta orregaitik esan dot neuk, au da bat! lenengo-lenengotik.

        Eztakigu ziur laiko utsa ala laikoa ta maikoa izan dan, bizi izan dan artean.

        Laikoa izan ezkero, alan nai olan, beti be, ni baño urrago egongo zan sosialistea izatetik. Eta izan be urrean izan da sosialistea.

        Orain... il da, ta batek baki zer dan ordu onetan.

        Jainkoak errukia izango al eban beragaz... bere eriotzako ordu estua eldu yakonean..., eriotzearen eskuetan guztiz yausi baño lenago!...

        Baña, moduren baten, barreak eragiteko besteko gauza negargarri bat, bai, egin dau gizajo andiak.

        Ilteko ordua eldu yakola ikusi daunean, konfesiño eder bat egin bear daula ta, ezteutso deitu ba juezari!

        Jakiteko gagoz oindiño... jueza yoan yakon ala ez.

        Baña, yoan bayako ta bere konfesiño ederra entzuten pareu bayako, biokaitik be esan lei zeozer.

        A ze bi!

        —Naikoa dok, Txitxu.

        —A ze bi! esan dot.

        —Bai, mutil. A ze bi! esan dok, eta ez aza bi!

 

* * *

 

        Boskarren paperaren erdia be baltzitu dogu, irakurlea.

        Paperaren erdia ta paperik erdia.

        Ta Txitxuk eztau esan esateko daukanik laurena. Ez, ba. Ainbeste sosialisten ipuiñak daukoz esateko ta...

        —Orrena be eztot esan guztia, ugazaba.

        —Zer itxi dok esan barik ba?

        —Aragoiko erri baten yazo dala.

        —Tirok, ba! Esan dok orain... eta bardin dok.

        —Baña orain beste gauza bat yatort burura.

        —Zer, Txitxu?

        —Gauza ikaragarria izango dala Ara... goitik ara... bera yaustea.

        —Yaustea beti dok txarra, edonondik be, ara... bera... Baña, bear-bada, ori ez zoan yausiko. Sasoiz adizkidetu badok Jaungoikoagaz... Jaunak euki gayazala bere eskutik!

 

(1934-ko Zezeillaren 2-an argitaratu zan)

 

aurrekoa hurrengoa