www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Unamuno ta Abendats
Salbatore Mitxelena
1958

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa  

ZILLAR EZTAIAK

 

Liburu au irarri: 1958 - 1977 - ...an.

Lizardi il: 1933 - III - 12 an.

 

        Lizardi: Jaungoikoak nai izan dik, liburu au, bi urtez itxoin ondoren, aurtengo ire zillar eztaietan argitaratzea. Ez ote eztaiotako gorazarre dakikantzat? Ala dakikala, bai, o bai! naizta ire diñezko ez izan. Nik onako anaiatze edo enseiu xume onentzat ezin opa sari unkigarriagorik. Nolanaire, bere tolesgabean, argiro ta maitaro erakusten baitagokik, ez agokula ez ilda gure biotzetan, baizik ondo bizirik Abendatsen baitan.

 

        Bein ta betikoz, anaikiro bada, Agur iri

Iñurritzak

 

aurrekoa