www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Unamuno ta Abendats
Salbatore Mitxelena
1958

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

14. GUGANDIK URBILLEN

 

        Joan mendean eusko liberalak etsai usteko karlistetatik urbillago omen zeuden Españiko liberaletatik baño, —etzaigu noski aaztu Unamunoren baiezpena.

 

        «También en el país vasco hubo liberales, y muchos y buenos; pero, si bien se mira, aquellos liberales estaban, en general, más lejos de los liberales del interior que de los carlistas contra quienes combatían». (I, 745).

 

        Poliki datorkigunez, irauli deiogun baiezpena berari, maita maitaro eskerron ordañez galdetuz: ta berau, don Migel? ta zerau, zere liberalismu ta guzi, euskerari naiz eliz aginteari diezun muzin eta guzi, ez ote zaude, gero, etsai usteko abertzaleengandik milla bider bertanago, beste zerako zera lagun burruntzi oiengandik baño, makilka españiar egin nai gaituzten oiengandik baño?

        Itzetik ortzera, aoa betean, baietz eta baietz erantzungo ligukela nago, baldin gizajoa il zanetik onera bitartean euskotarrokin jazoak ikusita eta bere iragarpenak ezin zeatzago zerturik ikusita gaur bizi izan balitz.

        Orrialde ortan bertan, 1905 garrenez idatzi ortan, iragarpen zorrotzena eman zigun, 50 urte aurrez, gure gaurko atarramentuari buruz eta, aldi berez, gaurko sasi-Españi arronkalariaren batasun kolokari buruz:

 

        «Sería la ruina más completa de la patria el que continuaran apareciendo como los heraldos del patriotismo los que quieren hacer españoles a palos o los políticos traviesos que han usado del Poder para corroborar el beduismo, cuya fórmula es: «Soy amigo de mis amigos» (I, 749).

 

        Eztakizu aski, aitona: zartako ederrik artuak daude bizkarrok mende erdi ontan.

        Ta igarleak urrengo lerrotan are tenkorrago, erkideontzakoxe aolkua bailu:

 

        «Cuando se ve que nuestros fraguadores de opinión no aprenden; que, fieles a la cuarteta de

                Procure siempre acertarla

                el honrado y principal;

                pero si la acierta mal,

                defenderla y no enmendarla,

se disponen acaso a repetir los procedimientos que nos llevaron a nuevas mutilaciones de la nación; cuando se ve que no se quiere llegar a la raíz del mal, entonces, frente a los que, movidos por resorte automático, obrando, pero no sintiendo repiten: «Palo!, palo!, palo!», hay que decir la verdad y repetirla siempre, repetirla sobre todo ante el palo, antes que nos peguen, cuando nos peguen, después que nos hayan pegado: «Verdad!, verdad!, verdad!».

 

        Gaitzaren sustrai ori zer ote Unamunoren aburura? Politikan, naiz militarismuan, naiz erlijioketan, españiar agintariek auxe omen dagite: goraipatzen duten gogakuna, uraxe, ez sinistu; eta sinisten dutena, uraxe, ez aipatu; ots, gezurretan ari.

        Bein bear ta, zintasunik eza salatzen ontan ere. «Teorema bat, norberak sinetsi gabe, oiukatzen ari dana gezurretan dabil» (I, 750). Euskotar abertzaleek, aitzitik, —atzoko karlistek eta urteotako sabindarrek, alegia— sinistu añakoxe egia zekarten eta zerioten; argatik ain maite gindun eta ain adu on opa zigun. Sinisten dan uraxe bait da egi. «Bere siniskaiaganako fedez beteta ura oiukatzen dunak egi diño, naizta egi ori besterentzat ez izaki» (I, 750).

        Ta lentxeago: «Egiak makillak baño geiago dezake. Lenago autsiren du egiak makilla makillak egia baño» (I, 750).

        Ta «La crisis actual del patriotismo español» idazlana —ondo osorik irakurgarria, irakurle!— onelaxe bukatzen du, norbere egiarekin bakarti geldi bear dunaren tristuraz: «Orra nik nire egia eman; eztago nire esku, egi au besterena ere izatera eltzea.»

 

aurrekoa hurrengoa