www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Unamuno ta Abendats
Salbatore Mitxelena
1958

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

33. ET CONSPUEBANT EUM...

(Marc. XV, 19)

 

        UNAMUNOK:

        —Ezagun duzute gajuok gazte zeratena. Gazteegi zerate oraindio, lenbiziko inka gaiztora etsipenari burua ez makurtzeko. Utsaren urrenakin orrela biozgabetuko zerate ba? Etsipenean Itxaro! nin lege ta jokabide. Izazute zuek ere. Argiberik ez sumatuagatik, esan eta gura nirekin: Spero, spero quia absurdum!

        Etzazutela gure bakartea orren beltz ikusi. Gure goibelak badu ostarterik. Mundu zabalaren aurrerako euskaldun izena izen pertxenta dugu oraindio, ohore osoko, errege. Gure jolas, erromeri, oitura ta galaitasunak beira nolako betartez eta txaloz goraipatzen dituzten atzerritarrek....

 

        ABENDATSEK:

        —Ara, benaz: goraipatuko ezpalitue, milla bider obe. Oien txalo txerak, gizona, ia sekula eztira izaten gure seme jatorrentzat; ez, gure izakeraren ezaugarri ta emaitz ziñezkoentzat. Sasikumeak, aur endekatuak txalotzen dizkigute oiek. «Entristece oír que nos celebren lo menos nuestro.»

        Kanpotar geienentzat euskaltasuna baserritarkeria da (ta ez gure baserritar eredugarrien zindoa ta sendoa), trakeskeria, bargastakeria; «Donosti zar»-eko edo euskal (?)-erromerietako zurruta, aiurruntzi ta sabelkeria, beste nolanaiko kirtenkeri asmatualen lagun.

        Gure erri musika zar, sakon, barruntsu, autoktonuarentzat irratiek eztute txolarterik; bañan fandango lirdinga ta beste milla purtzilkerizko aurgaiztoentzat, bai nazkatzeraño. «Apena que delante de nuestros hijos naturales, de las flores de nuestro espíritu todo, nos alaben a los adoptivos, a las meras excreciones de la mente. Hay elogios que desalientan...»

        Euskerarentzat galazpena edonun; baña, erdi euskerazko erdi erderazko, mordollokeri oientzat, oientzat bai, antzerkiak zabal, algarak merke ta bendiziuak ere erruz.

        Milla bider obe bai «Amaya» izeneko filme txonta ori erditu izan ezpalute. Amasei urte aundian pelikula batxo-bat ez sortu euskaldunontzat, eta azkenean ori, Naparroa zarraren epopeia dizdiratsu gurgarria lerdekatu baizik egiten eztun ori!

        Gure ohoreak kentzea, bat; bestea (ta au beltzago!), beren delitu ta piztikeriak guri egostea. Urkatuta re, eortzita re, ez gaituzte pakean utzi demoniño alenek. Bai zera utzi: nolanaiko delituen ondoren, orain nolanaiko irainketak.

        «Los que destruyeron Guernica no tienen derecho a hablar de patria». 1938 ko uztaaren 18 an mintzatu zan sententzi ori. Nork uste duzu ordea mintzatu zula? Franco-k. Ez egin sinisgorrarena. Bai, jauna, bai. Franco-k, «el Generalísimo y Catolicísimo Francisco Franco Bahamonde»-k jaulki zigun arrikada. Jaulki guretzat eta guk gorde berarentzat. Olakorik geiagotan ere lerdekatu zitun, lasai asko, lotsa aztarrenik gabe: «Aguirre miente. Nosostros hemos respetado Guernica como respetamos todo lo español». Berak lerdekatu konbeni ala bider eta besteei, jerarki edo itzal geienekoei batezere, berebat egiñarazi. Min eta erruki damaigu Mons. Gustavo J. Franceschi batek, (aukeratze baterako), an urrutiko Arjentinatik irañok sinistu ta zabaltzean, frankotarrek eurek dagoneko aitortua baitute, beren arteko ixil-mixilletan, epaion gezurra ta iruzurra:

 

        «La prensa de izquierda inglesa y francesa ha dicho y repetido que la destrucción de Guernica fue provocada por el bombardeo aéreo de los nacionales. El cuartel de éstos respondió muy acertadamente que en aquellos días el estado del tiempo había impedido a la aviación trasponer los montes que separan la mentada ciudad de los aeródromos blancos. Ello no obstante, la calumnia siguió apareciendo en los periódicos; nada de esto puede sorprenderme». (En el humo del incendio. Pgn. 160).

        Aguirre, Presidente de Euzkadi, que no puede ignorar la verdad sobre Guernica y es, sin embargo, el primer forjador del embuste, confiesa y comulga. Cómo llegan a compaginarse tales muestras de religiosidad con la más evidente inmoralidad política?» (Ibid, pgn. 151).

        «El general Franco, por su parte, agotó los medios de pacificación» (ibíd. pgn. 231).

        «El general Franco hallábase dispuesto a mantener el régimen de autonomía» (ibid, pgn. 259).

        «He leído en algunos artículos que la población vasca es unánimemente católica. Desgraciadamente no hay tal» (ibid. pgn. 256).

        «Azaña creyó poder declarar en 1931 que la península habia dejado de ser católica: tontería enorme...» (ibid. pgn. 232).

 

        Gizonek ezin eguzkiari oztoporik ipiñi egunargitu dezan. Eztare egiari, goiz edo berandu jabetu dedin. Naiko berandu badare, egia jabetzen asi da; ta gaurregun gizadia, Franco-ren keats jario ori gogoratzean, ezin atera da bere izutik galdezka: nun ikusi da, ta noiz, lotsa gutxiagorik? nun gezurrontzi ustelagorik?, noiz olako katolikurik? Enebadak eta galderak, izuaren izuz. Ezin ba beren laborritik oneratu, Gernikan gertatuen berri ikusiak eta ikasiak.

        Euskaldunok onakoan orratik sinistu egiten diogu itzik itz Buruzagi Borobillari —bein bear ba!— ta menpetasun alaienez aserrea onetsi. «Gernika erre zutenek eztutela, beraz, eskubiderik aberria aitatzeko»? Amen, amen ta amen, Patxi. Ala nai dakiola Jaunkoikoari! Ortan gaude «per omnia sxcula sxculorum». Amen.

        Aotik arrapatzen omen da ba arraia. Baita onakoan ere, onako alea naiko ao ustela izanagatik. Ustelaz gañera, «freskoa» ere galanta. Ez al da aundi? Ustela ta freskoa, biak batera! Olako arrai mota bakanik eman bear Ferrol del Caudillo-ko itxas bazterrak! Paparrez papardoa dirudi ta litzake; koipez eta lirdingaz, martsopa... Nolanaire beintzat, museu gela batean gordetzea merezi luke, bere aoko amutik zintzilik, gorasarre itzokin: «Gernika erre genunok eztugu aberria aitatzeko eskubiderik».

        Expedit unum hominem morí pro populo. Ots, «Erri osoaren ordez gizon bat il dedin konbeni da». Ala aolkatu zun eta zertuazi Kaifas-ek. Gaurko kaifastarrak asko «bibotu» zaizkigu. Eztiñote: «Il dedilla gizon bat.» Ori guzion onerako ta atsegiñerako litzake. Baizik: «il dedilla Erri bat; euskeraz diardun ura; iñon adituko eztioten ura: il dedilla Euskalerri, gobernutarron erru amorru guziak gañean ditula!».

        Expedit. Noski ba konbeni zaiela. Eurei, noski, konbeni. Ez ordea errijendeoi. Errijendeok nai ta otsegiten duguna, peninsularen nazkak eta atzerapenak premiren premi duna, munduan justizirik izango bada berandutu gabe lenengoz zertu bear litzakena, auxe da, Kaifas-ena bai baña itzik itz: unum hominem! Lenballen, lenballen, garbitu dezatela, ez errugabeko Erri bat, baizik erru danen Buru Aundi dan eta dagon ori, ori, guzion pakerako, ta kito! Dagola museuan bere aoko amu ta guzi !

        Milla bider zorigabe bai, Euskadi gajo: lendabizi, bizitzeko eskubidea uka dizute ta eriotz kondena eman; ta orain, dedu ona ta arpegia txistukatu nai dizute, Kristo anaiari antzo. Oi! oi zeñen amets dugun, zure Nekaldia ozkarbi dedin eta Kristo Anaiaren gurenda izpitxo bat gozartzen asi zaitezen: «gurutzean igo nadinean oro ekarriko dut nigana».

 

                O Euskalerri, agoni Erri,

                ezbearretan zaildua;

                amildegitik amildegira

                obiraño irauldua;

                ez euskerarik, ez Gernika-rik,

                ao ta esku lotua:

                orra beinberriz be tarte ederra

                sasikristauek loitua!

                Eutsi, alare, Jesusenakin

                opalduz zure iltamua!

                Izango duzu Beronika-n bat

                arpegi nork garbitua...

                Txistu oietxez edertzen zaizu

                Kristoren «Musu Santua»!

                        («Erri bat gupuzbidean»-etik

                        eta «Bizi Nai»-tik osatua).

 

aurrekoa hurrengoa