www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Unamuno ta Abendats
Salbatore Mitxelena
1958

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

  hurrengoa

UNAMUNO TA ABENDATS

 

Bilbotar filosofuaren
eta Euskal-Animaren
jokerei
antzemate batzuk

 

Iñurritzak

 

                Ez naiz ni. Abendatsek

                diardu nibaitan.

                Artxek jartzen dit Miña

                biotz ezpañetan.

 

                ezin izan dutena

                il millaka urtetan

                nola gaixo onek ito

                kolko gudu ontan?

 

 

UNAMUNOK DON KIJOTE-RI:

        «Ene abendari zor diot naizen eta balio dudan oro, ta berarixe zor zure bizitza ta ekintza senti al izatea.»

 

INURRITZAK UNAMUNO-RI:

        Nik ere bai, don Migel, ene abendari zor diot zure bizitza ta ekintza senti ta barka ta maita al izatea.

 

  hurrengoa