www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Unamuno ta Abendats
Salbatore Mitxelena
1958

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak (I), Salbatore Mitxelena (Karmelo Iturria eta Jose A. Gandariasen ediozioa). EFA, 1977.

 

 

aurrekoa hurrengoa

11. BERE EUSKOZALE IRIZPIDEAK

 

        Lerruok beren esan nai sakonenean aztertzen ditunak, beste liburu ugari bakoitzetara barreia bearrik gabe antzeman dezazke Unamunoren euskotzale irizpideen kimu nagusitxonak. Naizta norgere aburuon mandogañetik jetxi nai eztugunontzat espantagarri iduri, orra eman, estalki aundirik gabe, bere gurari gogakunak: utzi zagula euskera; utzi zagula klerikalismua; izan gaitezela gerau, Loiola-ko euskal lensemearen anai, kideko; ez gaitezela atxilotu gerebaitan; ez ditzagula konkortu etxezulo epelean gure gaitasunak; jo zagula mundura, mundu orrek gurea ere bear dula ta...

        Agirian dago nabarmenkeri askotxo dagokela irizpideotan; baña ezin uka, barru-barrutik nolabaiteko euskotasun sendoenak sorrarazi dizkiola. Hereje batenak dira, Españolista batenak dira. Baña baitare euskotzale sutsu ero ameslari batenak, aldi berez.

        Etxeparek euskerari zegion aldarriak ausarta bazirudin, onako Unamunoren megalomania ez da batere motelago: Euskadi, yalgi adi kanpora! Euskadi, abil mundu guzira!

Ikusten danez, Unamunoren abertzaletasunak, edo euskotasun goseak, geurona bañore areago dama. Nolabaiteko jomugaz eta arroz, arago dijoa: Españiaz beraz lendanik jabetzeraño, ta gero lurbiraz. Ez du nai «geu» izatea galtzerik; ez orixe, balinbaite; baña eztare «geutasuna» kutxan gordetzerik.

        Geutasun ori ez omen dago, ta ez omen daukagu, azi ta mardulagotzerik, alboerrietara eramanaz eta txertatuz baizik, Seme geiago ditzakegunean, ordun gindezke gurasoago, ordun gerauago.

        Unamunoren aundinaia, gutxinez, gure antziñako lurbilatzalleena, santu ta itxasgizonena bezain esigabea badala esango litzake: ondo kijotiarra, askirik gabea, «zeru ta lur ta, amil jan bearrekoa».

        Senide artean anai batek —diño—, besteak gauza eztirala oartzean, ez du esan bear: «ots, ni zuekin ezin nindeke bizi ta banoa etxetik», onela baizik: «tira! zuenak egin du; orain nik aginduko dut emen» (I, 741). «Espiritu kulturazko bizitza sakonerakoan Españian erririk gaiena Euskalerri dugu; ni ortan nago.» (I, 743).

        Argatik guri tai gabe: «Zer ari zerate, jaukitzale (invasores) diralata? Ez al gera gerau ere? Jaukiak edo azpiratuak izan nai ezpaduzute, azpiratu zeok; gallenduak izan nai ezpaduzute, gallendu zeok.» Ukigabeko abenda geralata, ez gaitezela neskuts geldi; erridi bat eta besteen ernalketa naitaezko ontan, guraso bear dugu izan; guraso ar, ez eme. Gogoan jaso, ostera, eztugula oraindik buka, ez osa, Españiko «errekonkista»; oraindio taifak dauzkagu Españian, txautzeko; beduinismua oraindio, suster-susterretik jorratzeko».

 

        «Qué es eso de invasores? No lo somos nosostros? Si no queréis ser invadidos, invadid; si no queréis que os absorban, absorbed; todo menos cerrar las válvulas y permanecer aislados. No guardéis una absurda virginidad de raza que nos prive de la

maternidad, de la paternidad más bien. Padres, sí; que en este inevitable y fecundo encuentro de pueblos seamos el varón, no la hembra. Tened, además, en cuenta que hay que acabar y completar la obra de la Reconquista española, desarraigando las taifas que aún nos quedan, extirpando el beduinismo» (I, 742).

 

        «Españiko istoriari orpoa kolokatu egin zaio, kolokatu baño re jun; ateorpo berria erantsi bearra diogu» —zesaigun Bilbo-ko aipa itzaldian.

        Berebat geroztik atertzeke: «Ken, Gaztelerriko ardatz ori ken Españiko politika gurdiari; mendetan erdigunetik saietsetara agindu izan zaigun bezela, gaurgeroz periferitik erdigunera bear du nagusitzak» (I, 741).

        Gure egunetako Españiak dakarkin krisi gogorraren erro-erroa auxe da: gezurrezko oñarri gain gauzak eraiki nai. Ta arau zuzenak kontrara bear du: pentsatzen dana mintza, oldoztu bezela aldarrika; artara, bata besteen jazarkan gabiltzanok ere, alkar ezagungo genuke, ta alkar maitatuko» (I, 748).

        Ta, ondorenez, ezaguera zabal maitasuntsu ori eskatzen die españiarrei beretarrentzat: karlismuarentzat eta bizkaitarrismuarentzat. Bi-biak, bata bestearekiko aita-seme ta bakoitza beren egunetan euskal animaren emaitz diranez, maite maite ditu Unamunok; eta zenbait axaleko kimakizun edo agar gaiztousteko epaitu (moztu) ondoren, neurripe batera darakartzi, molde batera txastatzen ditu, bi izeneko bi alderdiak izate bakarrera bilduz, beren euskaltasunera bilduz alegia, ta sendi fisonomi edo arpegiera berbera biei artuz eta joaz.

        «Españiar politikoek ez ditzatela ba begi-ezpañak itxi bi partiduon barruntasun onak sogiteko ta aitortzeko. Duten leñargia, garbitasuna, zindotasuna ta aundikitasuna billa bear zaie ta argitara jaurti» (I, 749).

 

aurrekoa hurrengoa