IXIL, IXIL...
Ixil, ixil eta hil.
Euskal-semea maiz hola dabil:
Ixil, ixil eta hil.
Bertzek euskara ez dakitela
Eta, Jainkoak nahi bezala,
Elgar maitatu behar dugula.
Bertzek euskara ez dakitela
Elgarren maitez behar duela
Euskarak egon ixil ixila.
Ixil, ixil...
Hil behar bada, hil gaiten beraz;
Bainan kantatuz bihotz guziaz,
Kopeta gora eta euskaraz.
Ixil, ixil eta hil.
Euskal-semea maiz hola dabil:
Ixil, ixil eta hil.
Erdal-jendeak zer gatik ote
Hek Jainko seme egin ditezke
Erdaraz ariz, gu suntsi arte!
Euskal-semeak zer gatik ote
Jainko-semetu ezin ditezke
Elgar badute euskaraz maite?
Ixil, ixil...
Ez, ez da hilen euskaldungoa:
Elizetarik gaur deika doa
Kristo Jaunaren euskal-mintzoa.
Ez, ez da hilen euskaldungoa;
Ikastolekin pizterat doa:
Haurretan dugu euskal-geroa.
30-12-71
|