Jaunarekin zeren beldur?
JAINKOA JAINKO
(S. 92)
Jainkoa Jainko: / nausitasuna / du soineko,
Indar osoa / du gerriko.
Finkatua du / mundu zabala / bere peko,
Deusek ez baitu / higituko.
Zauden Alkia / bai betidanik, / bai betiko:
Betieretik / zare Jainko.
Itsas ibaien / boz gaitza, fauna, / goiti doa:
Zoin lazgarria / itsasoa!
Itsas ibaien / boz gaitza, Jauna, / goiti doa:
Ibaien bozak / zer orroa!
Itsaso eta / ibaiak baino / gaitzagoa
Zeru gainetan / da Jainkoa.
Zure nahia / lur guzirako / manamendu:
Sineste oso / merezi du.
Zauden etxean / menderen mende / Zuri kantu,
Zauden etxean / denak saindu.
Ospe Aitari, / gizon egin den / Semeari
Bai Izpiritu / Sainduari.
«Salmoak», 6-1-63
|