 |
ZERULEAK
Zeruleak,
Dena Jainkoari,
Eta Elizari,
Zeruleak,
Izan, Kristo iduri,
Lurrekoen ongileak.
Otoitz egiten ez dutenen izenean
Ar zaitezte otoitzean.
Zeruleak, zeruleak,
Goiko indar ixurleak.
Denen nahasten dabiltzanen urratsetan
Erein bake mundu huntan.
Zeruleak, zeruleak,
Bakearen ereileak.
Gaupean dauden dohakaben altxagarri
Sineste pitz herriz herri.
Zeruleak, zeruleak,
Bihotz-argi emaileak.
Nor den Jainkoa, nolakoa, zuek ager;
Zoin ona den erran dener.
Zeruleak, zeruleak,
Zuen obrak zer eleak.
Etor dadien Jainkoaren Erresuma,
Goiti beha, goiti berma.
Zeruleak, zeruleak,
Denen Zeru egileak.
Zeruleak,
Dena Jainkoari,
Eta Elizari,
Zeruleak,
Izan, Kristo iduri,
Lurrekoen ongileak.
23-9-68. Oloroneko bidean
|
 |