Olaberriko gainetik
EGIN
Egin, egin egin...
Harri edo burdin
Kaskatzearekin,
Ez geiago jakin
Baden poz, baden min...
Egin, egin egin...
Lantegien kaskak, errekaz erreka,
Tresnen hertzetan burrunbaka
Gipuzkoar gazteak derabilzka;
Eta Txindoki dena iguzki
Zerurat dago bake galdezka.
Egin, egin egin...
Harri edo burdin
Kaskatzearekin,
Ez geiago jakin
Euskadin baden min.
Egin, egin egin...
* * *
Pentzean barna zoan, makil aintzurrekin;
Leizarraundi xaharrak bazuen bihotzmin:
«Lan geiegi egin dut eta orain ezin...»
Ikusten zuen hortxet aiten ontasuna
Egin berri dituzten lantegiak jana,
Bainan ez zuen hori minik handiena.
«Lur hautan gau-egun dut lan eta lan egin
Eta xahartzearekin gaurtik harat ezin...
Zertako naizen ere ez geiago jakin.»
«Egin, egin ta egin» oraiko sukarra
Euskaldunen zainetan euskal-min zaharra,
Sinestearen argiz guk hezi beharra.
Nola gizonak jasan bihotzeko hutsa
Eta lanik gabeko xahartze ezdeusa,
Jaunarekin ez badu barneko solasa?
Hori du euskaldunak hori beharrena.
Hartan solas egile egon dadin Jauna,
Otoitz egin kartsuki, zuk otoitz-gizona.
Lazkaon, 16-10-69
|