ZERTARAKO?...
Zertarako begira
Euskal-Herrian Euskara?
Zertarako, loretan, hain xoragarri den hura?
Zertarako, zeruan, izar bakotxen dirdira;
Eta, bihotz barnetan, amodiozko pilpira?
Zertarako begira
Euskal-Herrian Euskara?
Zertarako, etxetan, hegalen peko goxoa?
Zertarako, munduan, kantu xaharren leloa;
Eta Jainko-mintzoak gu baitan erein mintzoa?
Zertarako begira
Euskal-Herrian Euskara?
Zertarako jakin ba Jaunak eginak garela?
Zertarako bilaka Harek amestu bezala;
Edo argi-hastetik jauzaraz argi zabala?
Zertarako begira
Euskal-Herrian Euskara?
29-5-63
|