Lazkao-n jai-egun:
Hogoi-ta bortz urte,
Beloketik berexirik.
OTOITZ-ETXEA
Huna, Joan-aintzin, Lazkautarreri
bihotz erdiko agurra.
Alde huntako euskal-elizek
badute zuen beharra.
Zabal zazue Jaunaren deia,
dei argi eta sarkorra,
Zaintzeko eta barnagotzeko
Sinestearen indarra.
Intzaur-axala ederra bainan...
hobea intzaur-barnea:
Azkatasuna maitagarria,
anaitasuna hobea.
Azkatasunak Lazkao-n hogoi
eta bortzgarren urtea...
Izan zaitezte beti geiago
euskaldun OTOITZ-ETXEA.
Lazkao-n, 17-6-68
|