 |
ZU LAGUN
Zenbat urte, Jauna, zenbat gau-egun
Noala, ni, Zu lagun.
Bizi huntan hurbilenik
Zurekilan joateko,
Bihotzetik egin dut nik
Bertze guzier uko.
Utziak: jazko haizea;
Hain eder dut nik lana:
Zurekilan zabaltzea
Elgarren maitasuna.
Zenbat une, Jauna, zenbat gau-egun
Noala, ni, Zu lagun.
Egin nauzu aspaldian
euskal-anaien apez:
Neri esker diten igan,
Zu baitan elgar maitez.
Elgar maitatze osorik
Zu baitan baizik ezta;
Mundua maitatuz baizik
ezin bakotxa maita.
Hortan dut nik nere mina,
hortan nere ezina;
Zu maitatu nahi, Jauna,
eta zurekin... dena:
Euskaldunak euskaldunki,
erdaldunak osoki...
Maita-bidea nun aurki
maiz bihotzak ez daki.
Zenbat urte, Jauna, zenbat gau-egun
Noala, ni, Zu lagun.
Ezinaren trabetarik
Zu lagun naiz airatzen
Eta min minen artetik
zoin, zuri so, gozo den!
Bizi hau, zinez diot nik,
hastekoa gaur balitz,
Belokeraino iganik
has nezake gaur berritz.
14-2-71
|
 |