www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Uhaineri nausi
Xabier Iratzeder
1958 -1971

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

                        Egun batez, ama hilen...

 

 

GAUA

 

Gaua da gaua, gau beltza

Sor-gelarat baiterama

Gau beltzak ene bihotza:

Entzun, ama; ni naiz, ama.

 

Bazaude ixil ixila

Ilunbetan pentsaketa:

Bizi hau joanen zaitzula

Azken hatsa eman-eta.

 

Gau da gaua, gau latza:

Hil-ikara, hil-marruma...

Zoin den bakarrik bihotza!

Izan bake; ni naiz, ama.

 

Hilez bezala naiz bizi

Jauna baitan bizitzean,

Nahiz bake pitz-arazi

Hil beharren bihotzean.

 

Fraidetuz dautzut min egin,

Nik min hori ezin asma;

Bainan gaur zure zurekin

Lagun bakar ni naiz, ama.

 

Ez begiez, bai bihotzez

Dezakegu Jauna suma;

Hor da, nerekin erranez:

Musu eman; ni naiz, ama.

 

26-10-67

 

aurrekoa hurrengoa