Liturgiaren bilkura
EZTIBALITZEN...
Eztibalitzen bezein ezti balitz
Bihotzez giroa munduan,
Ez gintezke hain idor eta murritz
Elgar maitatzeko-bidean.
Eztibalizko Ama, fedea pitz
Euskal-lurreko Elizan;
Liturgizalen bidez ixur berritz
Gain huntarik burrustan
Jaunaren argi eta Jaunaren hitz,
Bihotzak diten bat izan.
Eztibalitzen bezein ezti balitz
Bihotzen giroa munduan...
26-8-70
|