Arantzazuko Amari
Gipuzkoako gaztez.
ARANTZEZ BETEKO AMA-BIHOTZA...
Arantzez beteko Ama-bihotza,
Entzun Arantzazun euskal-otoitza.
Euskal-lurra eta euskal-eliza
Ilunbez ilunbe minez dabiltza;
Otoi! zeruan den Aitari mintza
Gure ganat dezan eskua luza.
* * *
Gipuzkoan, Ama, nungo har beltzak
Ditu barnetik jo gazten bihotzak?
Mendiz heldu dira dena su eta ke
Aterbe, laguntza eta lan eske;
Bainan luzaz hemen ezin dagozke;
Beloken badela geiegi bake.
* * *
Odolean barna dute borroka
Eta ezpaioetan zer politika...
Eliza-gizonak ez dabiltzala
Kristok erran eta nahi bezala;
Kristo baitan ere orai ez dela
Herria pizteko behar ahala.
* * *
Gipuzkoar gaztek zergatik ote
Ez dute guziek orai sineste?
Karlisten gerlatik hemen egonak
Fraide zitzaizkigun sartu geienak.
Hegoi-t-hamaseian zer fededunak!
Oraikoak aldiz har beltzak janak.
* * *
Euskal-bihotz gazten gaitz horren beltzak
Amari zorrozki sartzen arantzak...
Gure lurrak aurten lorerik ez du:
Herra ta laparrak zaizko nausitu.
Amaren bihotza ezin sendatu,
Semetan galduak balin baditu.
* * *
Arantzazuraino gainez gain jeiki;
Herri orotarik igan kartsuki.
Gerlaren odolak, galernaren beltzak
Gipuzko lurrean sortu arantzak
Loratuko ditu aurtengo pozak,
Euskal-suz beteko ama-bihotzak.
* * *
Beha-zak, Andoni; entzun, Iñaki:
Gipuzko guzia kantuz ibilki.
Gaur berrogoi eta hamar urte du
Gipuzkoa dela Aloñan bildu;
Ama zerukoa betikotz baitu
Zaindaritzat eta amatzat hartu.
* * *
Soinu, txistu, kantu! Bestarat jeiki:
Herri orotarik igan kartsuki.
Guziek Amari gainez gain ekar
Euskaldun sineste, bihotz eta kar:
Gazten berpizgarri dadin iratzar
Bihotz-ilunbetan goizeko izar.
* * *
Beha-zak, Andoni; entzun, Iñaki:
Arantzazun txistu eta iduzki.
Mendiz etorririk orai bortz aste,
Beloke xuritzen ari zarezte;
Eta xuritzeak —nundik ez ote?—
Sortuko dautzue berritz sineste.
* * *
Zuen bien amak hori balaki
Bertzekin loake, kantuz kartsuki.
Gipuzkoar amak, mendirat jeiki
Amen Amarekin kantatuz minki.
Jaunaren Bihotza denek bat unki,
Pitz dezan semetan sinets-iduzki.
15-3-68
|