LURZURI-MENDI...
Lurzuri-mendi, gaitzeko mendi:
hartan arkaitzak zoin handi!
Zeru-lurreri handik begira
bihotz begiak noiz geldi?
Lurzuri-mendi zolako urak
zoin nasai eta zoin garbi:
Zeruz beteko ur pizgarria
jauziz badabil han gaindi.
* * *
Jainko-semeak egin izan du
diren guzien eskaintza,
Bai afaltzean, bai kurutzean
emanez bere gorputza.
Bi moduz eta ez egun beraz
egin izan du eskaintza:
Meza bakarra, Meza osoa,
guzien bete den Meza.
Apezek dute orai berritzen
Ortzeguneko eskaintza;
Eta zerulek bihotz barnean
Ortziraleko bihotza.
Apezak eta zeruleak bat
Kristoz beteak dabiltza,
Zeruko Aita goretsiz eta
aintzinaraziz Eliza.
25-9-68. Lhurs mendetik itzultzean
|