Gazte on guziak
fraidetzeko ez on...
GAUEZ GAU TREINAK...
Gauez gau treinak nerama...
Odoletan dut arima.
Gauez gau treinak nerama,
Bere marrumaz marrumakatuz
Nere barneko marruma.
Ez zait aita hil, ez ama...
Gaur dutan mina, nork asma?
Gauez gau treinak nerama,
Bere marrumaz marrumakatuz
Nere barneko marruma.
* * *
Jainkozalen gainetarat goiti
Abiatu gazte bati,
Zerulekin beti eta beti
Igan nahi bihotz bati,
Erran behar: geldi, geldi.
Egin baitu hainbertzeri uko
Ez ote zait kraskatuko?
Mintzatzean ez ote dut joko:
Hain zen-eta dena Jainko!
Nolaz erran: geldi, geldi?
On ez denik Jaunak ezin mana;
Harek beti bihotz ona.
Zure manuz noakio, Jauna
Zuk nahia hoberena.
Erradazu nola mintza.
Ni entzunez, otoi! entzun beza
Bihotzean zure boza.
Aditzean nere gaurko eza,
Ez bekio hauts bihotza.
Erradazu nola mintza.
* * *
Gauez gau treinak nerama...
Gaur dutan mina nork asma?
1-2-69
|