SAINDU BERRIAK
Euskal-Herriko supazterretan
sugar beroen argiak
Lehen zituzten dirdir-arazten
euskaldun gazten begiak.
Orai guziak histen zaizkigu,
argiak eta egiak:
Saindu berriak behar ditu bai
oraiko Euskal-Herriak.
Barnetik zaiku husten hasia
Euskal-Herriko bihotza:
Erdal-laparrak, erdal-loreak
gutan nausituz dabiltza.
Loaren loaz ez gaitezen hil
nolaz ote ni ez mintza:
Saindu berriak behar ditu bai
oraiko Euskal-Herriak.
Ostoak histen, adarrak hiltzen
ari zaizkion haitzari
Bizi dadien, berpitz dadien,
ez etor, otoi! dantzari.
Sineste-garrak behar zaizkio
erro-barnetan ixuri:
Saindu berriak behar ditu bai
oraiko Euskal-Herriak.
Berrikerian dute ainitzek
euskaldungoa galdua,
Indarkerian bertze batzuek
euskal-zainetan den sua.
Berrituz gaiten euskaldun egon,
gure zai dago mundua:
Saindu berriak behar ditu bai
oraiko Euskal-Herriak.
...-1-71
|