NOLA ZAREN AMATXITU!...
Nola zaren ama
nola zaren amatxitu!...
Zure begi urdinak oraino baditu
Amodio xirripak eta xori-kantu;
Bainan nola zaizkitzun matelak ximeldu...
nola zaren amatxitu!...
Ezpain ximurretarik badarizu beti
Bakea, zuhurtzia eta solas ezti;
Bainan, aditzen duzu nekez eta guti.
Nola zaren ama
nola zaren amatxitu!...
Lehen lehen zoin zinen arin ta pinpirin,
Gizongaia pilotan mirestearekin!
Orai, herrestan baizik, deusik ezin egin.
nola zaren amatxitu!...
Soinekoa zinuen iguzki-kolore:
Ez omen zen Arbonan lorerik hain lore;
Bainan, ametsen pare, urteak joan dire...
Nola zaren ama
nola zaren amatxitu!...
Ez, amatxi, ez egon behakoa lano:
Haurren haurren begiak ikus hor zuri so.
Egon, irriz gazteri, gaztetuz oraino.
26-11-63
AIREA: Ezkila X.D.1
|