www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Uhaineri nausi
Xabier Iratzeder
1958 -1971

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

                        Emana izanik ere gizona

                        bertzentzat batzuetan ezin jasana.

 

 

NEURRIAK NEURRI...

 

        Neurriak neurri...

Maiz erraiten dautet neri

Nindakela maitagarri,

Ez banintz ni: naizen hori.

 

        Harriak harri...

Nahitez naiz naizen hori.

Uko diot egin horri,

Bainan Kristo ez ageri.

 

        Berriak berri...

Nik beti ni dut iduri.

Bainan denen saindugarri

Kristo da bai nitan ari.

 

10-5-69

 

aurrekoa hurrengoa