 |
APEZAK APEZ BALIRE
Apezak apez balire
eta fraideak fraide,
Euskal-Herriak baluke
bake, maitasun, fede.
Baluke Jaunak hitzeman
betiko bake hori,
Nausi baita gora bera,
kezka eta mineri.
Baluke bake-giroan
sortzen den maitasuna,
Burrunbetan ez baitabil
Amodio den Jauna.
Baluke bihotz zabalek
hartzen duten fedea,
Ezin baita hori gabe
piztu euskal-jendea.
Apezak apez balire
eta fraideak fraide,
Euskal-Herriak baluke
bake, maitasun, fede.
...-10-70
|
 |