EUSKAL-HERRIARENTZAT OTOITZA
Euskal-Herriak, euskal-jendeak
egin ditutzun Jainkoa,
Eman daukuzu mundu hau baino
bihotz bat handiagoa.
Euskal-jitea beroa dugu
beroa eta osoa,
Batzu bertzekin etsaitzeraino
nahi gauzetan baitoa.
Elgar jatetik begira-zkitzu
euskal-semeak, Jainkoa.
Gure nahiak baino gorago
zuri begira ibilki,
Euskal-Herria barnetik maitez
denak bat gauden gizonki.
Anaituz geroz, euskaldungoa
deusek ezin du aurtiki:
Gure arteko guduez irriz
dagon debruak badaki.
Elgar jatetik begira-zkitzu
euskal-semeak, Jainkoa.
Arantzazutik Belokeraino
goiko-Amaren bihotza
Deika dagola zuri eskainiz
euskal-bihotzen otoitza.
Etsimendurat ari direnak
Aiten Fedeak pitz bitza,
Ez dadin heda euskal-lurrerat
fedegabeen gau beltza.
Eskutan duzu euskal-geroa:
gutaz urrikal, Jainkoa.
...-1-71
AIREA: Lurraren pean...
|