HENDAIA, URRUÑATIK...
Hendaia, Urruñatik Atharratzeraino
Erakuts gaur eskolan euskara gazteri:
Herriak denen gatik, munduak dirauno,
Ez dezan gal sekulan nihun ez den hori...
Arantzazun entzun da Lafiten nigarra:
Mendiez alde huntan akabo garela...
Haren nigarrak dauku berritzen indarra,
Sekulan haren karrak ez egin bezala.
Euskaldun burasoek bihotzik badute,
Hirietan ditela mintza gora-gora.
Guziak bat bildurik, galdegin bezate:
Erakutsia dadin eskolan euskara.
Aitamez bertzek ere, badute zer egin.
Haurren errienteri emaitean esku.
Bai, egiten badugu indar elgarrekin
Euskara bazterretan berpiztuko zaiku.
Gora Baxenabarre, Lapurdi, Xibero!
Erdararekin ikas herriko mintzaira;
Gure ahalgegarri, ez dioten gero:
«Hogoigarren mendean galdu zen euskara.»
19-10-68
AIREA: Zubirutik Sararat...
|