www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaraz egia
Jean Martin Hiribarren
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

Iturria: Eskaraz egia, J.M. Hiribarren. E. Lasserre, 1858.

 

 

aurrekoa  

XXI.
OHORE EGIAREN PREDIKARIEI

 

        Garratza izanen zaiote hainitzi mintzaira hau; bainan ezagut detzatela xedeak. Hainitzen harmak ez dire trufa baizik egiaren kontra. Kasko arinek ez dute bertzerik elengatzen. Denbora galtzea liteke heki, gizonei bezala, mintzatzea. Beren harmekin izartu ditut, batzuetan hirriz, eta bertzetan hitz gordinekin. Sistakoak mingarri atzeman detzakete; bainan jakin dezatela, onek mingarriago baizik ez dituztela atzematen hekienak, hain errexki bizi litezkelarik lazo, hertsiki eta beldurrez bizi direnean. Aphez bezala gehiago jazarriren derautet: ez dakite zer den apheza! Oro jasan eta iretsi behar ditu, minik ez balitz bezala harentzat! Ez dakite zer den: Zaurtzen dute guzien zauriek, hitz edo solas ona dario, nigar guzien xukatzen badaki, eta harenak nork xukatzen ditu? Egunazko ikuspenek zilhatzen diote bihotza oherainokoan, eta ikharan dago hitzak edo urratsak gaizkirat itzul diotzaten. Nor nahik beltz eta asik dezake: ez du harma edo ukhabilik. Oro bihotzean ditu, bainan bati egiten badio bertzeari baino on gehiago, jelosiak bilhatzen du. O aphez gaxoak? Zein guti ezagutuak zareten! Etxeko zedarrietan ditutzue aria eta solas gehienak, musikari oilhar, uso kurrunkari eta xakhur sangariak; solaseko lagun, ilkhitzetan, zenbait laborari unhatu; gozamen, bidetan, haitz non nahi sorthuak, xirripa lohitsuak, zuhamu osto metak, ur-bide makhur eta kaltekorrak. Bada hor izpiritu aphaindu batentzat bazka arrai eta eztirik! Ez dire Bathaio, aita-amen zorion, ezkontzak bozkariozko? hala da, bainan atzo bathaiatu haurra eta benedikatu andre gaztea, biharko hilak dire, eta aphezak behar ditu xukatu aita-ama eta senhar zaurthuen nigarrak. Aiztian atsegina gaindiz zuen, haur multzu bati erakustean zeruko egiak; oren berean, zilhatzen diote bihotza, ekharriz berri, gaizki handi eta itsusi bat egin dela herriko bazter batean. Ehunen iraupenak ungian baino, min gehiago egiten dio baten erorikoak, eta erorikoak husu dire. Izan diteke apheza hotz, axola-gabe eta nagia, higana bere ustez zurubiaren gainerat, ez duena gehiago irakurtzen, egian ohitu edo unhatua, herriko aitaren erraiak galdua: Halere burua altxa dezake, egiten du nihork bezainbat ungi herria: ez da aztura tzar eta hitz goibelen lauzka. Bainan aphez gehienak bertzelakoak dire; ohore diote bere presuna eta eginbidei. Argitzen dituzte izpirituak, nahiak ontzen, bihotzak garbitzen. Maite dute egia, hazkar sinhestea, bero karitatea, iraka higuin. Arimez dioanean, ez da hekientzat gau, egun, hotz, bero, uri edo basarik. Sartzen dire gela pozoatuetan, oro ihesi dioazelarik. Badire baldar-aphezak: zer egiten dute hoberenek? Emagun ez dituztela buru gogorrak, ez bendekariak, ez hisi gaxtokoak: zeinek egiten dute aphezek bezainbat ungi? Badire jakin eta aberatsak herrietan: ez dire bethi han, ez eta ere aphez. Deus ez da ederrago, jakin eta aberatsak ungi egiten baino; bainan bethi urrun da hekien ungia aphezarenetik: hura da guzien eta bethiko gizona, bethi aitzindarien trunpeta, eta aitzindari ditu aphezpiku eta Aita-Saindu, argi ezin hilak.

        Nik egin dudan lana beharra zen: eginen othe zuen bertze nihork? Uste izan banu hori, utziko nion bidea zabal; bainan ezagutzen ditut Eskaldun asko. Behar bezalakoak diren arren bere egintzetan, gutik egin nahiko zuten lan hau, errexa iduri duelarik. Zenbaitek egin zezaketen nik baino hobeki: oraino bederen, nahiago dute distiatu bertzelako izkiribuz.

        Ene lana deus onik balin bada, Jainkoak dituela eskerrak; ez bada ona, barkha dietzadala egun galduak hortan, xede ona gatik. Bainan oro othoizten arimaz, ez jazartzeaz aphezari: badu minik aski, gehiagokorik gabe. Jainkoaren aitzinean erraten dautzue, gaizkiari nahi ziola burua behitirazi, eta guti da, hitzez bederen, nahi duenik gaizkiaren bitoria. Ez duenak nahi ikusi gaizkia nausitzen, egin beza hobeki: ni ixiltzen naiz, hasi bezala, Aitaren, eta Semearen, eta Izpiritu-Sainduaren izenean. Halabiz.

 

aurrekoa