www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaraz egia
Jean Martin Hiribarren
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

Iturria: Eskaraz egia, J.M. Hiribarren. E. Lasserre, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIII.
TESTAMENTA EZ DA GUZIEN MENEKO

 

        «Testamenta, Testamenta behar dugu agurtu eta ez gizonak, erraten zion Protestant batek Katoliko bati. Zertako ez duzu han bilhatzen egia, zure errotorak bezala? Bada han aski». Katoliko hura nekhazale bat zen, eta ihardetsi zion: «Testamenta bera ez da aski; behar da irakurtzen jakin, eta irakurtzalek behar dute buruzagi bat. Luther beraren arabera ere, erroa behar da uste izateko bat bederak elenga dezakela Testamenta bere hedaduran. Atzeman letzake han bakhotxak nahi dituenak. Gaxtagin guziek handik athera lezakete bere basen erkhatza». Ariusek han ikusi du Jesus ez dela Jainkoaren seme, Mazedoniosek Izpiritu-Saindua ez dela Jainko, Vigilanzek ez direla sainduak ohoratu behar, Berangerek Sakramendu-Saindua ez dela hitz huts bat baizik, Sozin eta Serbetek Jesus gizon bat zela, Albienuar eta Kataresek ur benedikatuak garbitzen zituela hekien ohointzak, Viclefitek ontasunak ohointza direla, Henri VIIIak, nahi bezainbat andre har zitekela, beldur gabe hilarazteko higuintzen zirenak. Luther eta Calvinek ezagutu behar zuten testamenta. Bada harekin hari ziren elkharri: urde, debru eta sathorka! Harekin behar zuten ilhabethe guzian Kredo berri bat! Harekin egorri zuten Siberiarat Karlostald: zertako? Zeren erran zuen, trufaz, Lutheren Jainkoa okhin batek egin zezakela! Bainan zertako jazarri nahi zioten, Testamenta aski bazen, eta han atzeman bazuen zioena? 1529an, Luther, Melanxton, Œkolanpade eta Zuingle bildu ziren Marpatey deithu hiri baterat, elkhar aitzeko xedez. Bainan hain gauza bereziak atzeman zituzten Testamentean, non lau alde jarri baitziren!

        Hamaseigarren mendean ikusi dire itsuskeria lazgarrienak; Testamenta omen zuten argi orduan Eliza nahasi eta zaurthu dutenek: odola zarioten, biluz gorriak zabiltzan jendei harrika, bere ona zuten gurutzefikatuz lagunak, nausiei buruak ebakiz, errotu arte jauzika; berthute zitzaizkoten hordikeria eta katolikoen heriotzeak.

        Irakur diteke Testamenta; bainan bururik ez luke behar, uste lukenak Eliza guziak baino hobeki elenga dezakela berak, ahantzi balu ere Jesusek eman dituela egiaren zain eta elengaraztaleak.

 

aurrekoa hurrengoa