www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaraz egia
Jean Martin Hiribarren
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

Iturria: Eskaraz egia, J.M. Hiribarren. E. Lasserre, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX.
ELIZA EGIAREN KOLONA
ETA LAUZKA DA

 

        Eliza egiaren kolona eta lauzka da. Mende guzietako Aitak bat dire, errateko Eliza ez ditekela engana; gauza bera diote konzilio eta dotorek. Protestantek berek ere ez dute beldurrik lehen hirur eta lau mendetako; bainan geroztik ere ez diteke bertzela, non ez den erakusten Elizaren izatea ganbiatu dela edo Ebandelioa ukitu. Bainan nola uki ondokoek aitzinekoen erakuspenak? Ez othe ziren haizatuak izanen, nola mende guzietako gauza berri asmatzaileak? Noiz, non, nola hasiko zen ganbiantza? Katolikoak herri eta erresuma, urthe eta mende orotan ziren. Sinhetsi ez balitz hastetik Eliza etzitekela engana, ezin sinhetsaraziko zen gero. Bizkitartean ez da nihoiz hastean entzun errenkurarik sinhesten horren kontra: Elizan da bethi eta orotan, hari darraiko, ezin khenduzko dohaina du, halako gisan non izan ez balu bethi ez baititeke elenga nola izanen zuen noizbait. Sinheste bat ere zen hori, ganbiatzeko gaxtoena, maiz eta egun guziz behartua zelakotz. Ezen Jesus-Kristoren egunetarik hasiz, izan dire nahasi eta gezurti osteak. Elizak erakutsi diotzate bere indar eta bothere oso eta ezin ukhatuak. Gezurti berriek etzituzten ukhatzen Elizaren argi ezin enganatuak, kanpo ematen zituen aitzineko egunetan. 1518an Lutherek ezagutzen ziotzan Aita-Sainduari Jesus Kristoren argiak, lekhuko egin zion letra Leon hamargarrenari. Etzuenean ardietsi nahi zuena, altxatu zen Jainkoak erakusteko botherea eman ziotenen kontra. Haren dizipuluek ikusi zuten etzuketela iraupenik, nausitasun ezin enganatuzko baten itxura bederen gabe, eta haizatzen zituzten nahastale berriak. Bainan ondotik sorthu nahastale eta nahasi berriek ikusi zuten oraino etzuketela indar nausirik, eta oro jasan zituzten bilkhuian, Ebandelioa ezagutuz guzien buruzagi. Hola, gizon bakhotxak egiten ditu bere fede, sinheste eta eginbideak, eta bada gizon bezainbat sinheste. Hortik gau lazgarriena argi beharrenen bidean. Bakhotxak berak behar badu nausi, ikusteko Ebandelioan, nola atzemanen du egia jende xeheak, jakinek elkhar ezin adi dezaketela ikusia denean hainbertze pontutan? Ez dakite hainitzek irakurtzen; nola jakin eian liburuak ungi zaindu diren, eta ez duten mudantzarik izan mendetan? Ez dute katolikoek holako lanik; aski dute jakitea, heki sinhesterat eman egiak sinhesten dituela aphezpikuak, eta aphezpikuaren sinhestea bertze aphezpiku eta Aita-Sainduaren sinhestea dela. Ezagutza hori nor nahiren meneko da, eta hori dakienak badaki haren sinhestea ez ditekela gezurra. Artzainen batasuna Aita-Sainduarekin, horra katolikoentzat egiaren seinalea. Elizak ditu agintzak; Eliza ez da buru gorphutz gabekoa, ez gorphutz buru gabekoa; nihork ez dezake ukha biak betan engana ditezkela. Konziliorik gabe, Eliza mintza daiteke eta mintzatu izan da. Bilkhuia handi hoik bildu izan dire, egun gaxtotan, Elizaren etsaien hobeki ukitzeko, hetan egin direnek, bethi behar zuten Aita-Sainduaren aithorra edo baimena. Nola nahi aditzen den gauza, Elizaren gorphutzari agindua da Izpiritu-Sainduaren laguntza, artzainak izan diten bilduak Aita-Sainduarekin, edo barraiatuak bakhotxa bere tokitan. Bada beraz bethi Elizan gidari bat, ageria guzientzat, beiratuko dituena non nahi sinhestedunak egia beharretan enganatzetik. Eliza katolikoak baditu beraz bere Jainkozko ethorkiaren seinale guziak. Alferretan gezurrak erabiliko diotza inguru bere haize nahasiak. Distiatzen du Iguzkitik Mendebalerat, Negutik Egerdirat. Izpiritu-Sainduaren argia dario, izpiritu handi eta gizon hautu guziek hartarat jo nahi dute. Ez da bertze halakorik.

 

aurrekoa hurrengoa