www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaraz egia
Jean Martin Hiribarren
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

Iturria: Eskaraz egia, J.M. Hiribarren. E. Lasserre, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII.
ELIZA AGERIA DA

 

        Profetek erakusten dute Eliza mendixken gaineko hiri bat bezala, argitu eta bildu behar dituena nazione guziak, mendi gora bat bezala zeinetarat ethorriko baitire populuak ostez. Hitz hoikien arabera, Elizak ageri behar du, eta bethi ageri. Ezen iraun behar du mendek bezainbat; beraz ez diteke mugarririk eman haren ikuspenari. Bere distiadurak behar du orotan ezagutarazi; hartaz behar ditu bildu eta argitu bazterrak; beraz argitu behar du bethi. Ilhunbek ez dute argitzen. Nola ethor litzaizkioke jende osteak, ikusten ez balute? Testament Berriak deitzen du Eliza etxe bat, landa bat, erresuma bat; ifernuak ezin garaituren du; haren buruzagiek iraun behar dute menden akhabantzaraino: ez diteke beraz Eliza nihoiz gorde. Justizia biltzen da bihotzak sinhetsiz; bainan salbatzeko, behar da sinhestea ahoz erakhutsi, dio Jondoni Paulok; barneko sinhesteak behar du kanporat agertu. Jesus-Kristok ez ditu ezaguturen, bere aitaren aitzinean, hartaz ahalkatu direnak lurrean: Beraz ez diteke, ez diteke Eliza gorderik. Bainan ez dire ikusi mende zaharretan Higanotak, ez Mahometano eta Grekak ere. Hori bera aski da errateko ez direla egiazko Eliza. Ezen Jesusek abiatu zuen, berezi zituenean Apostolu eta dizipuluak, lehenak emanez bigarrenen nausi; Jondoni Petri egin zuenean Apostoluen buruzagi, eta fidelek segitzen zutenean bera. Baziren nausi eta azpikoen ariak. Apostoluek egiten zituzten aphezak eta sorrarazten Elizak; Aphezpikuak nausi ziren bere Elizetan; baziren predikari eta aditzaileak, erakusle eta ikhasleak; iguzkitik eta mendebaletik bethi ihes lekhu zuten Erroma artzain guziek; hango aphezpikua bethi itxikia zen nausitzat Elizan. Katolikoen Eliza utzi dutenek, hura zuten bere buruzagi aitzinean. Orai bezala zen Eliza lehen: Aita Saindu ziren Jondoni Petri, Anaklet, Lin, Klemente; aphezpiku, Titus, Timotheo, Inazio, Polikarpe. Atzematen dire hastapeneko Elizan orain egiten eta ikusten diren Elizako seinale guziak; beraz Eliza bethi ageri zen, eta Eliza ageri hura, Eliza saindu, Katoliko eta Apostolikoa.

 

aurrekoa hurrengoa